Eskola-patioak naturalizatzea
Duela zenbait ikasturtetatik hona, Gasteizko hezkuntza-komunitatean badira zenbait mugimendu, ikastetxeetako jolastokiak eraldatu eta hezkidetzan oinarritutako gune inklusibo, iraunkor eta naturalizatuago bihurtzeko ahaleginean ari direnak: hezkuntza-komunitate osoaren topagune eta ikaskuntzarako eremua zabaldu eta hedatuko duten gune izan daitezen lortu nahi da.
Gasteizko Udalak eskola-patioak naturalizatzeko proiektu berri bat hasi du, sistema berdearen elementu gisa.
Ikastetxeak harremanetan jar daitezke eskola-kontseiluko udal-ordezkariarekin (OOG) informazio gehiago lortzeko.
Proiektuaren esparrua
Kezka horrekin bat etorrita, bai Klimaren eta Energia Iraunkorraren Ekintza Planaren (KEIEP) esparrua (idazketa-fasean) eta bai Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategiarena, hiriko azpiegitura berdearen sistemako ekosistema-zerbitzuak maximizatzea du xede, naturan oinarritutako irtenbideak erabiliz.
Proiektu hau Klima eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Plana (PACES) (idazketa-fasean) barruan dago.
Era berean, Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategiaren barruan kokatzen da. Estrategia horren helburua hiriko azpiegitura berdearen sistemako ekosistema-zerbitzuak maximizatzea da, naturan oinarritutako irtenbideak erabiliz.
Proiektu hau Hezkuntza Zerbitzuaren 2016-2022ko Plan Estrategikoko printzipio eta lan-ildoekin eta Gasteizko Udaleko hezkuntza-ekintzen oinarri den esparru teorikoarekin bat etorrita antolatu da; Hiri Hezitzaileen Gutunean biltzen da, hain zuzen.
Esteka interesgarriak
- Udal titulartasuneko ikastetxeen patioen inguruko eskaerak- Lehen Hezkuntza.
- Udal titulartasuneko ikastetxeen patioen inguruko eskaerak- Haur Hezkuntza.
- Caracterización física de los patios escolares de Vitoria-Gasteiz.
- Iniciativa Patios x Clima / Manual Patios por el clima GLOBUS VERMELL.
- Guía para la elaboración de planes de adaptación al cambio climático en escuelas (pdf) SEO BIRDLIFE.
- Schoolyard Naturalization (en inglés) SEED SURVIVOR. Nutrien enpresak babestutako hezkuntza-programa, nekazaritzaren garrantziari eta elikagaien jatorriari buruzkoa.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.