Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen deialdia, TicketBaik edo beste inbertsio batzuek eragindako gastuak diruz laguntzeko

2022ko otsailaren 22an argitaratua

Arabako merkataritza 2022ko ekitaldian TicketBai martxan jartzeko aparteko laguntzak

  • Onuradunak: erakunde onuradunek gutxienez salmenta puntu finko eta fisiko bat izan beharko dute eta/edo zerbitzuak eta/edo artisautzako lantegia Arabako udalerrietan, eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafe hauetakoren batean alta emanda egotea: taldea 64, 65 (salbu eta 654 y 655), 97 (salbu eta 974), 755 eta bigarren ataletik 86 taldea.
  • Diruz lagundu daitezkeen gastuak: TicketBai betebeharra betetzeko beharrezkoa den softwarea eskuratzeko, harpidetzeko, emateko, eguneratzeko edo berritzeko gastuak hartuko da diruz lagun daitezkeen gastutzat, baita softwarea instalatzearen eta ezartzearen gastuak ere. Diruz lagundu daitezkeen aurrekontuei aplikatu dakiekeen dirulaguntza ehunekoa, ehuneko 50 izango da. Eskatzaile bakoitzeko gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa 1.000 euro izango da.
  • Epeak: 2022ko urriaren 2ko 14:00ra arte. Bateragarria da beste laguntza batzuekin.

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Programa: Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak

  • Onuradunak: dirulaguntzaren onuradun izan ahalko dira mikroenpresak, barnean direla ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta kooperatibak eta lan-sozietateak eta beren konturako langileak edo autonomoak ere.
  • Diruz lagundu daitezkeen gastuak: Trantsizio digitalerako egindako inbertsioak (Tic-ketBaiko software-gastuak barne) eta trantsizio ekologikorako egindako inbertsioak.
    Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen bi lerroen helburua enplegua mantentzea da; hau da, dirulaguntza eskatzeko unean enpresa onuradunek kontratatuta zituzten inoren konturako langile kopuruari eustea, sei hilabetez, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera.
  • Laguntzaren zenbatekoa 5.000 euro artekoa da.
  • Epea: 2023ko maiatzaren 31ra arte. Bateragarria da beste laguntza batzuekin.

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.