Gure hiriko kirol-ekipamendu eta instalazioek kirola praktikatzeko aukera ematen digute. Baina horrez gain, Gasteizen diseinu urbanistikoa egokia da oinez edo bizikletaz ibiltzeko, dela eguneroko zereginetan, dela aisialdian.
Ikastetxeek garapen motorea eta gorputz kulturaren hainbat elementuren jabetzarekin zerikusia duten jarduera hauetan parte hartzea eska dezakete. Jarduera horietan, gorputz-hezkuntza da garapen horren funtsezko osagaia.
Udaleko hezkuntza jarduerak
Aire zabalean kirola egin, kirol modalitate berriak probatu eta zure harreman sozialak zabaldu nahi badituzu? Kirol desberdinetako jarduerak dira, modalitate horretan hasiberriak diren edo oinarrizko maila duten pertsonei zuzenduak. Pertsona espezializatuek gidatzen dituzte jarduerak. Izena eman!
Jardueren agenda
Ezagutu patinaje, badmiton, basket, picklebll edo Kin Ball bezalako kirolak doan igande goizetan Landatxoko Kiroldegian.
Agenda kontsultatu
55 urtetik gorako pertsonentzako kanpaina, mendira eta ingurune naturalera hurbilenera hurbiltzeko, Arabako paisaiarik ederrenak zeharkatuz. Ibilbideak udaberrian eta udazkenean egiten dira.
Irteeren egutegia
12 eta 30 urte bitartean badituzu, Kirol bidean kanpainarekin aukera duzu kirol modalitate ezberdinetan hasteko, lagunekin edo banaka. Urtean 2 kanpaina egiten dira: udaberri-uda eta udazken-negua.
Kirol bidean
Jarduera nautikoak ur-jardueretan trebatzeko hastapen ikastaroak dira Uribarri-Ganboan, ekaina, uztaila eta abuztua bitartean. Jarduerak dira: piraguismoa, bela-hastapena, TDV-windsurf-a, haur-bela (optimist), Stand up paddle surf-a (SUP-a).
Jarduera nautikoak
Aurkitu Gamarra eta Mendizorrotzako igerilekuetako instalazioei, ordutegiei, abonamenduei eta aldi baterako pasei, jarduerei eta abarri buruzko informazio guztia, udaz gozatzeko.
Asko jakin
Gamarrako Parkean, kaiolak egoten dira erabilgarri, aulkiak, eguzkitakoak edo mahaiak gordetzeko. Horretarako, maiatzean zozketa egiten du Udalak.
Zozketari buruzko informazioa
Udako kirol jarduerak gizarte-etxeetan eta kirol instalazioetan.
Jarduerak ikusi
KirolGune ekimena da zure kabuz edo lagunartean oinarrizko jarduera fisikoa egiteko kirol-gune bat sortzeko helburuarekin. Hainbat ariketen errutina aurkituko dituzu Judimendi parkean, Santa Barbara plazan eta Simon Bolivar plazan.
Informazio gehiago
Gasteizko Kontzeju Elkartearekin lankidetzan, Kirol Zerbitzuak kirol-jarduerak antolatzen ditu Gasteizko udalerriko landa-eremuetan bizi diren pertsonentzat.
Jardueren eskaintza
Vitoria-Gasteizko eta Arabako elkarteek, Gasteizko Udalarekin lankidetzan, desgaitasuna duten pertsonentzateko kirol-jarduerak antolatzen dituzte, herritar guztiek jarduera fisikoa egin ahal izateko.
Oinarri sendoa duten hain herrikoiak ez diren kiroletatik, gure hiriak eskaintzen dituen kirol-aukerak eta instalazioetara:
Kontsulta itzazu
Familiek edo gure nerabe/gazteek egin ditzaketen hainbat plan proposatzen ditugu:
Kirol planak
Gasteizen, hamar milioi metro karratu baino gehiago parkeak dira, pasatzeko, korrika egiteko edo bizikletaz ibiltzeko.
Ibilbideak
Hona zure bizitzan ohitura osasungarriak txertatzeko gomendio sorta interesgarri bat.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.