Jarduera fisikoa eta osasuna

banner

Gasteizko hiriak jarduera fisikoa egiteko aukera sorta zabala eskaintzen du, adin eta egoera fisiko guztietara egokituak. Ezagutu ere aktibo mantentzeko kirol planak.

  • Kirol instalazioak erreserbatzea: Instalazioak erreserbatu egin daitezke, hainbat kirol praktikatzeko: saskibaloia, mahai-tenisa, boleibola, squasha, padela, tenisa, etab...
  • Erabilera askeko instalazioak (erreserbatu beharrik gabeak): Instalazio batzuen sarrera librea da, aurretiaz erreserbatu beharrik gabea: igerileku estali eta irekiak, eskalada-murruak, etab.
  • Osasun parkeak: Adineko pertsonen ezaugarrietara egokitutako hainbat tresna dituzten topaguneak dira, nork bere kasa edo begirale profesional baten laguntzarekin aritzeko.
  • Jarduera fisiko egokiturako zentroa. Zentro honen zeregina jarduera fisikoan aritzeko nolabaiteko egokitzapena eskatzen duten gizataldeei aukerak eskaintzea da.. Funtsean, kirola eta jarduera fisikoa praktikatzeko orduan berdintasunezko baldintzak sortzean datza, arrazoi fisikoengatik edo bestelakoengatik betirako edo aldi baterako sor daitezkeen desberdintasunak gainditzen lagunduz. Gaur egun berariazko programak garatzen ditu elkarte hauekin:
  • Izotz-pista (gazteleraz): Izotz-pista BAKH-Baskonia Kirol Hirian dago. Jarduera zuzenduak, txango antolatuak, eta instalazioen erabilera librea, aukera guztiak bertan eskura. Kirolklub(Beste leiho batean irekiko da). Kirolaren kontzeptu integrala da, aukera ugari eskaintzen dio familia osoari: kirol jarduerak, fitness, wellness, estetika eta fisioterapiako zerbitzuak.
  • Done Jakue bidea: Hona gaur egungo erromesentzako ibilbide bat, zoruan ipinitako ikurrak jarraituz.
  • Bisita gidatuak: Erdi Aroko hirigunean, zabalgunean, hegoaldean, muralez mural, museoetan zehar...
  • "Oinez edo korrika" egiteko ibilbideak: ibilbideak zonaldeka antolatuta daude, eta iraupen desberdinekoak dira.
  • Eraztun berdea: Eraztun Berdeak aukera ederrak eskaintzen ditu inguru natural batean pasierak egiteko; leku aparta da jarduera fisikoan aritzeko.
  • Ibilbideak(Beste leiho batean irekiko da): Lautadaren itzulia, mendi magaletik; Artzaintzaren naturbidea; ardoaren eta arrainaren ibilbidea; Bergara-Lizarra trenbidearen bide berdea...

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.