Bolatokiak - Foru plazako eta Abetxukuko bolatokiak
Foru plazako bolatokia

Gasteizko Foru plazako bolatokia plazan arkitektonikoki integratutako eraikina da, eta Kirol eta Osasun Sailak kudeatzen du.
Ordutegiak
Interesatuak ikusle zein bolari gisa joan daitezke Foru plazako bolatokira, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30era, eta larunbatetan 12:00etatik 14:00etara, abuztuan eta jaiegunetan izan ezik.
Taldeen edo ikasleen kasuan, aldez aurretik bisita adostu behar da. Harremanetarako helbide elektronikoa cc.aldabe.dep@vitoria-gasteiz.org
Abetxuku bolatokia

Abetxukuko bolatokia Gasteizko El Cristo kalean kokatuta dago.
Kirol eta Osasun Sailak kudeatzen du, Arabako Bola-joko Federazioarekin eta Bola-jokoko Araba Klubarekin batera. Arabako bola-jokoko modalitatea jokatzen da bertan.
Astelehenetan, asteartetan, asteazkenetan eta asteburuetan federatuek bakarrik erabil dezakete eta baimendutako pertsonek baino ezin dute giltza jaso. Iraila eta ekaina bitarteko ostegunetan eta ostiraletan, 17:30 eta 20:00ak bitarte, federatuak ez diren pertsonak joan daitezke, norberaren materialarekin (instalazioak ez dauka uzteko materialarik).
Taldeen edo ikasleen kasuan, instalazioa kudeatzen duen kiroletako teknikariarekin jarri behar dira harremanetan, bisita adosteko eta materialaren erabilerako. 683 19 04 30/ bolera abetxuko@sedena.es
Bada herrien arteko txapelketa baten egutegia; txapelketako saioak asteburuetan egiten dira, bolatoki honetan eta beste batzuetan txandaka.
Bola-jokoa Araban
Bola-jokoa denbora-pasarik nagusienetakoa izan da Araban, eta kirol errekonozimendua dauka XIX. mendetik hona. Ez dakigu zehatz-mehatz noiz hasi zen jokoa Araban, baina jakin badakigu XV. eta XVI. mendeetan Araba osoan jokatzen zela.
Lurraldeko zonalde bakoitzean berezitasunak ditu, ez dago arau bateraturik, eta horrexegatik aldeak aurkitzen dira jokatzeko moduan eta jokalekuaren neurrietan ere. Jokoaren modalitateak lomaren (bolak biraka ibiltzen duen zurezko taula) jokalekuan duen antolaera eta boloak pista gainean kokatzeko moduaren arabera sailkatzen dira.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.