Adinekoentzako Zentro Soziokulturaletako ikastaro eta lantegien eskolak internet bidez jarraitzen dira

2020ko maiatzaren 4an

Une hauetan pertsonen alboan egon behar dugu; horregatik, Adinekoentzako zentro soziokulturalek. prestakuntza ematen jarraitzen dugu, eta ikasleekiko harremanari eusten diogu.

AZSKetan pisu handia dute lantegi eta ikastaro artistikoek, eta orain etxetik horiez gozatzen jarrai dezakegu, sare sozialak lagun. Kasu honetan, YouTube(Beste leiho batean irekiko da) da bitartekoa. Gune digital horiek topaguneak dira, eta badute konexio-sentsazio sortzeko gaitasuna, lagunen artean bat egite giro bat, zeinak, hein batean bederen, giza-harreman zuzena ordezkatzeko balio baitu. Gainera, bada arteek sendatzeko eta askatzeko ere balio dutela.

jabo 1

Horregatik, zenbait kultur ikastarotan bideoak egiten ari dira, harreman horri eutsi ahal izateko:

Txagorritxuko AZSKko Kazetaritza-tertulia taldeentzako, "fake news" edo gezurrezko albisteei buruzko bideo bat bidali da.

Abetxukuko AZSKko Eman ahotsa poesiari eta ipuinari lantegirako 5 bideo egin dira, bakoitzean zenbait poema errezitatu jasoaz: 2 begiraleak berak errezitatzen ditu, eta gainerakoak Pablo Neruda, Gloria Fuertes, Lope de Vega eta Miguel Hernándezen poema errezitatuak dira.

Aranbizkarreko ASKko lantegiarentzat, bideo-lantegi bat egin da, antzerkian pertsonaiak osatzeko teknikei buruz.

Herrandarren kaleko ASKko Zinema mintzagai lantegirako gaurkotasun bi filmei buruzko (La trinchera infinita eta Joker) kritikak eta iruzkinak egin dira.

Zaramagako AZSKko Irakurketak partekatzea lantegirako Oscar Wilderen liburu baten (De profundis) irakurketa egin du begiraleak.

Pilareko eta San Prudentzioko AZSKetako kultura orokorreko lantegietarako holako eta halako ariketak prestatu dira.

Askoz proposamen interesgarri gehiago daude, oraintxe ikastaro eta lantegietako partaideei bidaltzen ari garenak.... Baina hona adibide(Beste leiho batean irekiko da). on bat.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: