Adinekoentzako informatika eskolak internet bidez

2020ko maiatzaren 4an

Adinekoentzako zentro soziokulturalek informatika ikasteko zenbait modulu eskaintzen dituzte, eta konfinamendu aldi honetan ere ikasleekiko harremanari eutsi diote, Internet bidez.

Hartara, gune didaktiko bat jarri dute abian, Googleko eskaintzen duen Classroom tresnari esker. Tresna horren bitartez bi ikastaro ematen dira: bata informatikari buruzkoa, Windows 10, Google Chrome eta beste tresna batzuen erabilera ezagutzeko; eta bestea telefono mugikorren erabilerari buruzkoa, aplikazio berrien eta entretenimendurako eta ikasteko webgune interesgarriei buruzko edukiez ondo betea.

Internet mayores

Saioak 3 eta 8 minutu tarteko tutorialez, ohar teorikoez, eta ariketa eta galdetegi praktikoez osatzen dira.

Denbora osoz eusten zaio ikasleekiko harremanari, plataformaren beraren iragarki-taulari eta -premiazko galderak egiteko- WhatsAppi esker. Eguneko 20 bat kontsulta erantzuten dira.

Egoera hau guztiontzat berria delarik, begiraleetako batek dio pixkanaka hobetzen joango dela sistema, baina lehen unean garrantzitsuena ikasleei alternatibak eskaintzea zen.

Gaur egun 123 pertsona inguru ari dira modu honetan prestatzen, 59 informatikako ikastaroan eta 64 mugikorrei buruzkoan. Eta, nahiz eta ez den beti erraz ikasketa-plataformen erabilera, jendea gustura ari da online ikasteko bideetara jotzen.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: