"Zure auzoa hobetuz" 2012 - Izarbenta Kaleko Espaloiak Berriztatzeko Proiektua

Deskribapena

Proiektuaren xedea gaur egun benetan hondatuta dauden Izarbenta kaleko espaloiak berriztatzea da; izan ere, zoladura aspaldikoa da eta egoera kaxkarrean dago gaur egun.

Lan horiek aprobetxatuz,aldaketak egingo ditu AMVISAk inguruko hoditerian: Ø100 mm-ko zuntz-zementuzko hodiak kendu, eta espaloietan beretan joango diren Ø150 mm-ko burdinurtuzkoak ipini. Horrez gain, saneamenduko hainbat hodi ere aldatuko dira: hormigoizko Ø 500koak kendu, eta horien ordez SN8 PVC egituratuzkoak jarriko dituzte.

Antolaketa planoa pdf

Proposamenaren sustatzaile-egileak:

Hegoaldeko Lurralde Kontseiluak eskatu du proiektu hau egin dadin.

Obraren egungo egoera

Ikuspegi ekonomikoan, PROMOCIONES Y PAVIMENTACIONES BALGORZA, S.A. enpresak aurkeztu du proposamen onuragarriena, % 37,43ko jaitsiera alegia (576.975,32 €, BEZ barne).

Oraintxe esleipen fasean dago prozedura.

Hasierako egoeraren argazkiak

Izarbenta kalea Izarbenta kalea Izarbenta kalea

Lanen hasiera: 2014ko urtarrilaren 27an

Hasiak dira espaloia eraisteko eta hondeatzeko lanak.

1 argazkia 2 argazkia 3 argazkia

2014ko otsaila

Espaloi zaharra guztiz eraitsi da eta saneamendu-sarearen berriztatze lanak hasi dira.

Izarbenta 1 Izarbenta 2

2014ko maiatza-ekaina

Zenbaki bikoitien espaloia amaituta dago, leuntzea izan ezik.

Zenbaki bakoitien espaloia nahikoa aurreratuta dago: amaituta daude lurrazpiko zerbitzuen kanalizazioen lanak. Hasita daude espaloietako zorua ipintzeko lanak.

Espaloi bakoitiak 1 Espaloi bakoitiak 2 Espaloi bikoitiak 1 Espaloi bikoitiak 2

Lanen amaiera: 2014ko urria

" " " "

Kokapena

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.