Zadorra Ibaiaren Uholdeetatik Babesteko Proiektua 2.Fasea, Abetxuko-Gamarra Nagusia Eremua
Dossierra: URA/009/2018
Egoera: lehian (11 hilabete)
Kontratista: UTE CAMPEZO-IZA
Aurrekontua Bez barne: 2.535.508,49 €
Kontrola eta egiaztapena: URA - Uraren Euskal Agentzia
Deskribapena
Uholdeentzako ibilgu bat sortuko da Gamarra Nagusiko zubitik ibaian behera. Xede izango du ibaiaren huste-sekzioa handitzea eta horrela uholde-kota murriztea tarte horretan eta baita ibaian gora jarraian datorren tartean ere. Halaber, erabilera publikorako eremu berde bat egokituko da Zadorra ibaiaren parkean integratua egongo dena eta hiriko eraztun berdearen zati bat diren oinezko zein bizikletentzako pasabideei jarraipena emango diona.
Ibilgu bikoitza eraikitzen denean babes-lubetak sortuko dira, Zadorra ibaiaren ezker ertzeko uholde-lautadan zehar, bi helbururekin: alde batetik ur-laminari eustea errepikatze-denbora handiko ur-goraldietan (500 urte); eta, bestetik, murriztu.Zadorra hiribideko ibilgailuen trafikoak ondoan daukan eremu berdean duen eragin akustiko zein ikusizkoa.
Horretaz gain, ekintza honek barne hartzen ditu: eremu berdea sortzea ibilguaren eskuin ertzan, gaur egun hondakin-geldoen kontrolatu gabeko isurketak direla-eta degradaturik dagoen eremu baten ingurune-biziberritzea, edo oinezkoentzako pasabideen sarea, beste batzuen artean.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.