Gasteizko Udalerriko Hiri Hegaztien Kontserbazio Programaren emaitzak

2020ko urtarrilaren 20an

Herritarren zientziako programa horrek 6 urte daramatza zikoina, txolarrea, kardantxiloa, zozoa eta beste zenbait espezie aztertzen.

Kaskabeltz handiaren marrazkia

Hegaztiak ekosistemen kontserbazioaren eta ingurunearen osasun onaren adierazle bikainak dira. Hain zuzen ere,hegaztien populazio basatien egoera Europako bizi-kalitatearen indizea da EBren ustez eta, horregatik, Eurostat estatistika bulego europarrak hegazti populazioen jarraipena sartzen du iraunkortasuna eta gizarte-ongizatea neurtzeko indize garrantzitsuenen artean.

Adierazle hori lortzearren, beraz, Gasteizko Udalak Hiri Hegaztien Kontserbazio Programa sortu zuen 2014an, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren Herritarren Zientziako Sarean oinarrituz. Programa horren helburu nagusia hegazti arrunten populazioaren epe luzerako jarraipena egitea da, herritarrek aldian behin egindako erroldek emandako informazioa baliatuz. Hartara, Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legea aplikatzen laguntzen da, espezie eta ekosistemen aprobetxamendu jarraitua bermatzen baitu; hegazti populazioen banaketari, ugaritasunari, kontserbazio-egoerari eta dinamikari buruzko informazio egokia lortzen da, eta aipatutako espezieen eta haien habitaten kontserbazioa sustatzen da, herritarrak hegaztien jarraipenarekin lotutako lan erabakigarrietan zuzenean inplikatuta.

2019an, berritasun gisa, eskuragarri dagoen informazio guztia hartu da kontuan analisirako, 297 gune hauetan lortutakoa: Herritarren Zientziako Sarearen jarraipenari berari dagozkion 125 laginketa-guneak, SEO/BirdLife-REN "Sacre" laginketan sartutako 10 estazioak, biodibertsitatearen kontserbazio-egoeraren adierazleari dagozkion 52 estazioak (Eraztun Berdearen Atalak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak egindako jarraipena), eta Gasteiz hiriko berdeguneak onik zaintzeko lanetan kontuan hartutako 110 estazioak.

Laginketa horietan guztietan bildutako datuen arabera, 9.736 ale zenbatu dira, 81 hegazti espezietakoak, eta 20 espezieren populazioak ebaluatu ahal izan dira. Aldaketa esanguratsuak antzeman dira 8 espezieren populazioetan (% 40). Horietako 6 asko ugaltzen ari dira: zikoina zuria, etxe-txolarrea, haitz-usoa, mika arrunta, sorbeltz arrunta eta txorru arrunta. Bi espeziek hazkunde moderatua izan dute: karnaba europarra eta zozo arrunta. Beste 12 espezieren (% 60) joera, berriz, zalantzazkoa da.

Antzemandako aldaketak zuhurtziaz interpretatu behar dira, paseriformeen populazioetan ohikoa baita gorabeherak izatea, eta urte gehiagotako laginketak eskuratu arte ez baita joera argirik ikusiko.

Hiri Hegaztien Programaren 2019ko oroitza-txostena

> programaren webgunea

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: