Paketeriako postontziak: paketeak jasotzeko puntuak

Paketeriako postontziak

Mezularitza-enpresaren zain egon gabe paketeak jaso nahi dituzten pertsonek hiriaren erdialdean jarritako postontzi adimendunak erabil ditzakete.

Horiek erabiltzeko, urrats hauek baino ez dira egin behar:

  1. Eskabidean JomaBox postontziaren helbidea adierazi, paketea jasotzeko. (ikus mapa)
  2. JomaBox App aplikazioa deskargatuta izatea. (App Store(Beste leiho batean irekiko da) eta Google Play(Beste leiho batean irekiko da) aplikazioetan eskuragarri)
  3. Paketea eskuragarri dagoela dioen abisua jaso ondoren, adierazitako entrega-postontzira joatea.
  4. Ireki postontzia mugikorra hurbilduz, bluetooth bidez, edo postontziko display-an entrega-kodea tekleatuz.

Erosketetarako bilketa-puntuen sareak 24 JomaBox postontzi adimendun ditu, Gasteizko Zabalguneko 9 puntutan kokatuak.

Herritarrentzako zerbitzu irekia da, zentrotik banaketa-ibilgailuak ateratzea helburu duen proiektu pilotu baten barruan kokatua; izan ere, Eraman bizikleta bidezko banaketako enpresak eramaten ditu paketeak postontzietara. Riderren kooperatiba honek DHL, Seur, GLS, Nacex, MRW, Grupo Logi eta Gasteiz Couriers mezularitza-enpresen bidez bidalitako paketeak entregatzen ditu.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.