Proiektu poltsak eratzea
Kultur ikastaroak eta jarduera artistikorako hastapen ikastaroak, 2013-2014
Gasteizko Udaleko Herritarrentzako Zerbitzuen eta Kirolen Sailak proiektu poltsak eratzeko deialdien berri ematen du, proiektu horiekin, 2013-2014ko denboraldirako, gizarte etxeetako ikastaroen programa osatze aldera.
- JARDUERA ARTISTIKORAKO HASTAPEN IKASTAROAK. Hainbat jarduera artistikotan hasteko teknikak irakastea dute helburutzat ikastaro horiek, arlo hauetako batean: antzerkia, arte plastikoak, dantza, eskulangintza, irudia, literatura eta musika.
- KULTUR IKASTAROAK. Ikastaro teorikoak izan ohi dira horiek, eta herritarrek kulturaren hainbat alorretako ezagutzak espezialisten eskutik era didaktiko, atsegin eta zehatzean eskuratzea dute helburutzat.
Deialdiaren oinarriak:
Proiektuak aurkezteko lekuak:
- Herritarrei Laguntzeko Bulegoak eta Erregistro Nagusia (Olagibel 2).
Proiektuak aurkezteko epea:
- Otsailaren 11tik martxoaren 8ra arte, biak barne.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.