Urban Commerce - 2017ko jardunaldia - Konklusioak

Urban Commerce 2017

Berriro ere Europa biltzar jauregia izan zen Urban Commerce foroaren egoitza, 2017ko urriaren 5ean, "Slow Commerce: mitoa da ala gure hirietan lortzera irits gaitezke?" hizpidetzat hartuta.

Jordi Borja arduratu zen hasierako hitzaldiaz, 'Merkataritza, kultura, hiria' izenburupean; hiriaren egituraketak giza harremanetarako oro har eta merkataritzarako bereziki duen garrantzia azpimarratu zuen. Ondoren, Javier Rovira, Daniel Sorando, Diana Gavilán eta Brenda Chávezek hainbat diziplinaren ikuspegitik aztertu zituzten slow mugimenduaren inguruan sortzen ari den kontsumo-era berria, gehiegizko gentrifikazioaren eragin kaltegarriak, sentsazioek erabakiak hartzean duten garrantzia eta pertsonek merkatuetan duten zeregina.

Arratsaldean, bezeroak salmenta espazioan duen esperientziaz mintzatu zen Jesús Cao. Hainbat enpresak (Skunfunk, Ganboa Jewellery, Orbea, The Circular Project eta Velvet Bakery) itxi zuten arratsaldeko saioa, esperientzia eta eztabaidarako mahaian.

Dokumentazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: