Vitoria-Gasteizko Udalerrian beheko solairuetan dauden lokalak etxebizitza eta etxebizitza-tailer bihurtzeko Udal-ordenantza: hasierako onespena

2026ko azaroaren 2an argitaratua

Gasteizko Udaleko Udalbatzak, 2026ko urriaren 23an egindako bilkuran, hasierako onespena eman dio Beheko solairuetan dauden lokalak etxebizitza eta etxebizitza-tailer bihurtzeko Udal-ordenantzari.

Jendaurrean jartzea eta erreklamazioak

Testua San Martineko udal bulegoetan kontsulta daiteke (Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 - behea), interesdunek aukera izan dezaten dosierra aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko, idazki bidez Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, edo, bestela, araudi orokorrean aurreikusitako edozein bide erabiliz.

pgou@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikoaren bidez ere eskuratu ahal izango da informazioa.

Alegazioak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 3an hasiko da eta 2026ko abenduaren 15ean amaituko da. Ordura arte, interesdunek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada, behin-behinekoa zen erabakia behin betikotzat joko da.

Dokumentazioa

Vitoria-Gasteizko Udalerrian beheko solairuetan dauden lokalak etxebizitza eta etxebizitza-tailer bihurtzeko udal-ordenantza

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.