2026ko azaroaren 2an argitaratua
Gasteizko Udaleko Udalbatzak, 2026ko urriaren 23an egindako bilkuran, hasierako onespena eman dio Gasteizko Udalaren uraren ziklo integraleko udal-zerbitzuen izaera publiko ez-tributarioko ondare-prestazaioari buruzko toki-ordenantzari, 2027ko eta 2028ko ekitaldietarako.
Testua San Martineko udal bulegoetan kontsulta daiteke (Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 - behea), interesdunek aukera izan dezaten dosierra aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko, idazki bidez Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, edo, bestela, araudi orokorrean aurreikusitako edozein bide erabiliz.
Alegazioak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 3an hasiko da eta 2026ko abenduaren 15ean amaituko da. Ordura arte, interesdunek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte.
Erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada, behin-behinekoa zen erabakia behin betikotzat joko da.
Vitoria-Gasteizko Udalerrian Uraren Ziklo Osoaren Kudeaketa Arautzen duen Ordenantza
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.