Bizikletaz, adinik ez - Vitoria-Gasteiz

Zertan datza "Bizikletaz, adinik ez"?

Ibilbialdiak dira, trizikloz, BIZANeko, etxebizitza komunitarioetako eta udalaren eguneko arretarako zentroetako adinekoekin.

"Bizikletaz, adinik ez” proiektuaren filosofia adineko pertsonen mugikortasuna berreskuratzea da, eta berriro ere “ilean haizea sentitzeko” aukera izatea.

Adinekoen bizi-kalitatea hobetzeaz gain, trizikloak gidatzen dituztenekin belaunaldien arteko lotura sortzea da helburua.

2021ean BIZANek bat egin zuen 2012an Kopenhagen sortu zen eta gaur egun mundu osoan zabaldu den "Bizikletaz, adinik ez" mugimenduarekin.

Programaren printzipioak

  • Eskuzabaltasuna.
  • Geldotasuna eta mugimendu pausatua.
  • Istorioak kontatzea eta solasaldian aritzea.
  • Pertsonen arteko harremanak.
  • Belaunaldien arteko harremanak.

Nolakoak diren paseoak?

Pedalei eragiteko mekanismo lagundua duten triziklo elektrikoak erabiliko dira.

Trizikloek, gidariaz gain, bi bidaiarirentzako lekua dute.

Paseoek ordu eta ordu eta erdi artean irauten dute.

Trizikloak ibilbide seguruetatik joango dira, eta beti astiro-astiro.

Programan parte hartzea

Programarekin kolaboratu dezakezu trizikloetako bat gidatuz.Baina gidatu ahal izan aurretik prestakuntza bat jaso behar da.

Horretarako, online izen-ematea bete behar da, edo 945 16 14 60 telefonora deitu.

Online izen-ematea

Informazio gehiago

"Bizikletaz, adinik ez” BIZANek eskaintzen dituen ikastaro eta tailerren belaunaldi arteko programazioaren barruko programa da.

"Bizikletaz, adinik ez" programak, zein "Cycling without age" (ingelesez) izenpean jaio baitzen, City Changer Cargo Bike (CCCB) europar proiektuaren finantzaketa du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak bertan parte hartzen duelarik.

Gaur egun, Gasteizko Udalak antolatzen du proiektua, eta Euskadiko Kutxaren babesa du

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.