Kanbalatxe feminista

Maria Moliner hiztegiak honela definitzen du "Cambalache" gaztelaniazko izen arrunta: "Balio gutxiko objektuak trukatzea". Kanbalatxe feminista honekin, kontzeptuaren esanahiari balioa eman nahi diogu gure ondasun preziatuenetako bi partekatzeko proposatuz: gure denbora eta trebetasunak.

Nola funtzionatzen du?

Lehenik eta behin TimeOverflow plataforma birtualera (Beste leiho batean irekiko da)sartu behar da. Bertan, zure eskaintza eta eskaerak argitaratu ahalko dituzu parten hartzen duten pertsona guztiek ikus ditzaten. Plataforma honetan alta eman ahal izateko Emakumeen Etxearekin jarri beharko zara harremanetan, eta dinamizatzaileek argibideak emango dizkizute.

Plataformaz gain iragarki taula fisiko bat Emakumeen Etxean eskuragarri egongo da ere, astero eguneratuko dena.

Trukeak

Kanbalatxeko trukeak modu autonomoan kudeatuko dira parte hartzaileen artean. Zuek zarete zuen esakerei ondoen erantzuten dien pertsonarekin harremanetan jarriko zaretenak, eta zuen artean adostuko duzue trukea nola egingo den.

Malgutasunari tartea eman nahi diogu. Denbora oso erlatiboa denez, zuen esku uzten dugu negoziatzea zenbat denborarako eta nola emango den trukea.

Eta amaitzean?

Beti izango duzu aukera zure burua beste jarduera bat egiteko eskaintzeko.

Zure balorazio eta iradokizunak ongi etorriak izango dira.

Nola eman dezaket izena?

Deitu, hurbildu edo idatzi Emakumeen Etxera:

Gure harrera ordua: astelehenetik ostiralera 10:00-14:00 eta 17:00-20:00 da. Abuztuan itxita egongo da.

Baldintzak

  • Gasteizen bizitzea
  • Adinez nagusia izatea
  • Eskaera banaka egitea

Erabilera arauak eta Iragarkien baldintzak

  • Denboraren banku feminista honek pertsonen artean irabazi asmorik gabeko denbora-trukea egiteko helburua dauka.
  • Proiektu honen parte izateak Emakumeen Etxearen filosofia, lan-ildo eta helburuekin bat egitea suposatzen du.
  • Iragarkiek partikularren artekoak izan beharko dute.
  • Iragartzeko, eskatzen duen pertsonak eta eskaintzen duenak adinez nagusiak izan beharko dute (18 urte)
  • Erabiltzaile bakoitzak era autonomo batean argitaratu ahalko ditu bere iragarkiak plataforman. Argitarapen guztiak Emakumeen Etxeak berrikusiak izango dira, eta iragarki partikularrak diren heinean, Etxea ez da euren egiazkotasunaren erantzule egiten.
  • Emakumeen Etxeak beretzat gordetzen du zerbitzu honen helburuekin bat ez datozen iragarkiak baztertzeko aukera, eta inolaz ere ez ditu onartuko: zeharka bada ere, diru-irabazi asmoa dituzten ekintzak, konfidentzialtasuna eta pribatutasuna ez errespetatzea, bikotekidea bilatzearekin, prostituzioarekin, sektekin edo HARA! Vitoria-Gasteizko genero-berdintasunaren aldeko IV. Planaren printzipio bideratzaile eta ildo estrategikoekin bat egiten ez duten iragarkiak.
  • Sinesmenei, sexuari, nazionalitateari, arrazari eta abarri buruzko terminoak dituzten iragarkiak iragarkirako funtsezko datuak ematen badituzte bakarrik onartuko dira.
  • Titularrak nahi duenean aldatu edo kendu ahal izango du iragarkia
  • Telefonoa, posta elektronikoa eta izen-abizenak publikoak izango dira plataformaren erabiltzaile guztientzat, eta plataformaren erabilera esklusiboa izango dute. Erabilera arauen dokumentua sinatzean, datu pertsonalak lagatzeko baldintzak onartzen dira.
  • Datu pertsonalen trataera Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) betez egiten da, Gasteizko Udalaren  pribatutasun-politika hemen kontsulta daiteke. Horren helburua da datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea, dela webgune honetan, dela haren edozein azpidomeinu, mikrosite eta/edo aplikazio mugikorretan, dela offline.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.