Gautxori Morea app-ak SOS botoia izango du gaurtik aurrera
2024ko azaroaren 25ean argitaratua
TUVISAk Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egiteko erabiliko dituen ekimenetako bat da.
TUVISAren gaueko lineetan eskaripeko igoerak eta jaitsierak egiteko Gautxori Morea zerbitzuak funtzionalitate berri bat izango du. App-ak SOS botoia izango du mehatxupean, segurtasunik gabe edo kaltebera sentitzen diren pertsonek zuzenean TUVISAren Ikuskapen Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera izan dezaten. Kasu horretan, Zerbitzuak egoerari erantzuna emango dio. Horretarako, gorabehera konpondu ahal izateko, autobusa gidatzen ari denari eta, dagokionean, poliziari beharrezko argibideak emango dizkio.
SOS botoi berria appan gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunetik aurrera egongo da erabilgarri. Ondorioz, aukera berri hori erabili ahal izango den Gautxori Morea zerbitzuko lehen erreserbak azaroaren 29/30eko asteburukoak izango dira.
SOS botoia erreserbaren xehetasunak aplikazioan kontsultatzean, “Hurrengo erreserbak” atalaren barruan, topatuko dugu (maparen beheko eskuinaldean dagoen zirkulu lila da eta telefonoaren ikurra eta SOS letrak izango ditu). Hori dela eta, botoi horretarako sarbidea gutxienez erreserba bat programatuta duten erabiltzaileek bakarrik izango dute. Botoian klik egitean, zuzenean TUVISAren ikuskapen-zerbitzura dei egiteko aukera ematen duen laukia azalduko da.
Ekimen honen bidez, TUVISAk Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egingo du ekintza hauen bidez:
- Ohiko puntu morea hedatuko du BEI linearen autosalmentarako makinetan, geltokiko informazio-puntu guztietan eta autobusetako multimedia pantailetan.
- TUVISAk kudeatzen dituen aparkalekuetan eta autobusen flotan genero-indarkeriaren aurkako komunikazio-euskarriak berrituko ditu.
- Garraio publikoko sarearen bidez, Emakundek bultzatutako kanpaina hedatuko du.
- TUVISAren flotako aurreko paneletan, puntu moreak jarriko dira.
- Vitoria-Gasteizko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak sustatutako kanpainaren berri emango du. Bi autobusen kanpoaldea apaindu eta autobus-pantailetan bideo bat eskainiko da.
- TUVISAko langile guztiei txapa moreak emango dizkiete Ikuskapen Zerbitzuaren bidez.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.