Udaleko Hezkuntza Jarduerak – KIDEZ KIDE Hezkuntza Programa
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Garapenean laguntzea
Deskribapena
Gasteizko Udalaren Garapenerako Lankidetza eta Gazteria Lankidetza Zerbitzuek sustatutako programa da, eta haren helburua da gazteenen artean beste herrialde batzuetako gazteen ezagutza, elkartasuna, bizikidetza eta lankidetza sustatzea.
KIDEZ KIDEk aukera ematen die Vitoria-Gasteizen parte hartzen duten gazteei udalaren garapenerako lankidetzaren xede diren beste herrialdeetako gazteekin elkarreragina sortzeko, kolektibo gisa eragiten dieten hainbat gai lantzeko: interes komunak, kezkak edo arazoak, bizimodu erak, zaletasunak, bi udalerrien arteko harremanak, eta abar. Horrela, edizio honetan, kultura-trukerako programa egiteko Gasteizko eta Ibaguéko udalerrietan, Kolonbian, parte hartzen duten taldeek zehaztutako kultur eta/edo sentsibilizazio-jarduerak abiaraziko dira.
Ikasitako ezagutzetatik, beren errealitatetik eta ikasleen sormen-gaitasunetatik abiatuta, neska-mutilak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dira. Horretarako, talde gisa dituzten kezka komunetan oinarritutako sorkuntza askeko eta gaikako proposamenak jantzen dituzte.
Balioak
KIDEZ KIDEk funtsezko balioak sustatzen ditu gazte kritikoak, arduratsuak eta solidarioak osatzeko, kontzientzia hartzeko eta, ondorioz, hainbat kolektiboren artean dauden desberdintasun sozioekonomikoen aurrean jarduteko gai direnak, bai nazioartean, bai bertan ere.
Helburuak
- Gazteak mundu globalizatu honetako migrazioen fenomenoaz sentsibilizatzea, eta gure ingurunean migratzaileekin bizikidetza-jarrerak sustatzea,
- Beste kontinente bateko gazteekin, eta zehazki Ibagué (Kolonbia), Vitoria-Gasteizekin senidetutako hiriarekin, harremanak izateko, elkar ezagutzeko eta elkarrekin lan egiteko espazioak bultzatzea, esperientziak, kezkak eta arazoak trukatzeko aukera emanez.
Hartzaileak
DBHko 4. maila.
Antolaketa
- Lekua: ikastetxean noizbehinkako irteerak egingo dira parte hartzen duten beste ikastetxeetako ikasleekin topaketak egiteko eta/edo programako helburu didaktikoak lortzeko ekintza puntualak egiteko.
- Egutegia eta ordutegiak: derrigorrezko 7 saio eta aukerako 2 saio, urritik ekainera. Ordutegiak ikasturte hasieran, irailean, parte hartzen duen ikastetxe bakoitzarekin zehaztuko dira, haien egoera kontuan hartuta.
- Iraupena: derrigorrezko 2 orduko 4 saio eta ordu bateko 3 saio; era berean, bi saio eskaintzen dira, aukeran, bakoitza 2 ordukoa.
- Hizkuntza: euskara eta/edo gaztelania.
- Parte hartzen duten ikastetxe eta erakundeek konpromisoa hartzen dute Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektuari berariazko aipamena egiteko, jarduera horretan parte hartzen dutela jakinarazten edo zabaltzen dutenean.
Parte hartzeko baldintzak
- Izen ematea: izen-ematea beharrezkoa da.
- Ordainketa: ez.
- Oharrak: Garapenerako Lankidetza Zerbitzuak irizpiderik egokienak ezarriko ditu programan ahalik eta talde/ikasgela gehienek parte har dezaten, ikastetxeen eskaria aurreikusitakoa baino handiagoa bada.
- Saioetan ezinbestekoa izango da irakasleak ikasgelan egotea.
- Programatutako nahitaezko saioak egitea beharrezkoa izango da, ikastetxetik kanpo egiten diren saioak barne.
- Ezinbestekoa izango da ikastetxeak laguntza bermatzea ikastetxetik kanpo egiten diren saioetara joateko.
- Programa modu birtualean antolatzen da Kolonbiarekin, eta, beraz, Teknologia Berrien (IKT) erabilera eta saioen grabazioa ohikoa izaten da. Legezko baimena eskatuko da izaera pedagogiko edo dokumentalarekin egiten diren irudiak argitaratu ahal izateko.
Informazioa
- Antolatzaiela: Matiz Elkartea – Balioen hezkuntza
- 23-24 ikasturteko programari buruzko informazioa
- Kontaktua: Sara Maza
- Helbide elektronikoa:kidezkide24-25@asociacionmatiz.org
Languntzailea
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.