“Con tintas feministas” irakurle kluba
Elkartzeko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko gune bat da hau, adin, bizi-une, ikasketa-maila, lanbide, bizi-molde... desberdinetako pertsonak biltzekoa, feminismoaz hitz egiteko.
Elkarrekin gozatuko dugu literatura onaz: saiakera, nobela, ipuina... formatu guztiek ematen digute zerbait, eta inspirazioa eta pentsamendua pizten, ahalduntzera bidean.
Talde honetako partaideek beste ikasturte batzuetan ere parte hartu dute irakurle kluben batean.
Topagune hau Christina Werckmeister Lacarrak koordinatzen du, Filologia Klasikoan lizentziaduna da, eta Genero Berdintasuneko masterra dauka.
Saioen datak:
Hileko laugarren asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara
- 2024ko Urriak 23, Azaroak 27
- 2025eko Urtarrilak 22, Otsailak 26, Martxoak 26, Apirilak 23 eta Maiatzak 28
Leku libreak: “Con tintas feministas” Irakurle Klubarekin bat egin nahi baduzu, idatzi mezu bat emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city gaian “Con tintas feministas Irakurle Kluban izena eman” adieraziz eta mezuan zurekin harremanetan jartzeko datuak zehaztuz.
Aurki gaitzazu
www.vitoria-gasteiz.org/emakumeenetxea
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.