Udal hezkuntza jarduerak – Basoa sentitu !


2024-2025 ikasturtea / Gaia: Ingurumena eta Klimaren aldeko ekintza

Izena eman online

Azalpena

Jarduera hainbat fasetan banatzen da, besteak beste, behaketa-joko bat. Bertan, paseoa egingo da zuhaitz, landare eta lore mota desberdinak behatuz, zentzumenak erabiliz eta hostoak, loreak, haziak eta beste elementu batzuk bilduz. Ondoren, collage natural bat egingo da jasotako materialekin, eta, azkenik, imitazio-jolas bat egingo da zuhaitzen bizi-zikloa ezagutzeko.

Unitate didaktikoa: Basoa sentitu !

Balioak

Iraungarritasuna.

Helburuak

  • Basoko elementuak ezagutzea: zuhaitzak, landareak, loreak, onddoak eta animalia txikiak.
  • Behaketa-trebetasunak garatzea: hainbat landare-espezieren oinarrizko ezaugarriak identifikatzea eta deskribatzea.
  • Naturarekiko errespetua sustatzea: ingurumena zaintzearen garrantzia ulertzea.
  • Sormena sustatzea: jarduera artistikoen eta adierazpen-jardueren bidez.
  • Gizarte-trebetasunak sustatzea: talde- eta lankidetza-jardueren bidez.
  • Basoetara zentzumenez hurbiltzea.

Hartzaileak

Haur Hezkuntza (2. zikloa).

Antolamendua

  • Lekua: Olarizuko Lorategi Botanikoa.
  • Topalekua: Olarizuko etxaldea.
  • Egutegia: 2024ko urriaren 10etik 31ra arte.
  • Ordutegia: 10:00 - 12:00.
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30.
  • Garraioa: ez.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Ordaintzekoa: ez.
  • Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
  • Jarduerara joaterik ez balego, IGIari jakinarazi eta arrazoi justifikatua azaldu beharko litzaioke, gutxienez bi lanegun lehenago. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
  • Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzea zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu udala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.

Informazioa

  • - Inskripzioari buruzko informazioa posta elektronikoz bidaliko zaie inskripzioa egin dutenei.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.