Erdi Aroko etxarteak - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Etxarteak Erdi Aroko hiri- esparru bereziak dira. Hasiera batean, muinoko etxebizitzetako ur beltzak botatzeko hustubideak izan ziren. Gaztelaniazko izena (caños) urea zeharkatutako lurren itxurari (cañada) zor zaio.
Historian zehar
Mendez mende, ur horiek bideratzeko ubideak aire zabalean zeuden, eta horrek gaixotasunak sortzen zituen etengabe. Gasteizen izandako azken kolera- izurriteaz geroztik (1878), higienea zaintzeko hainbat araudi onetsi ziren, hiria garbi mantentze aldera. Gaixotasunak sortzeko gune nagusietako bat zirenez, besteak beste etxarteak saneatzeko neurriak hartu ziren, holako etxarte gehiago ez egiteko eta herritarren osasungarritasun- baldintza orokorrak hobetzeko. Orduan, urak bideratzeko eta lurzoruak zolatzeko erabakia hartu zen.
Gaur egun
Gaur egun, erabilera murriztuko eta udal jabetzapeko esparru publikoak dira, Hirigune Historikoko etxadien barrualdean kokatuak daude, eta etxebizitzak aireztatzeko eta argitzeko lekuak dira. Egia da etxebizitzak zaharberritzeko prozesuetan aldatu egin dela kanalizazioa, ur beltzak kale nagusietako lurpeko hodi berrietarantz bideratzeko. Hala eta guztiz ere, Hiriguneko zenbait lekutan Etxarteek hasierako eginkizunari eutsi diote.
Kokapena
Etxarteak hobetzeko jarduketarako arrazoibidea
Etxebizitzen arteko etxadien barrualdean daudenez eta argitasun handirik ez dutenez, denboraren joanean hirigintza modernoan harrapaturik geratu dira, eta bazterreko hiri- esparrutzat jo izan dira.
Egoera horretaz oharturik, eta tokiok hobetu beharraz jabeturik, GAIA Talde Ekologistak etxarteen esku hartzeko egitasmoa abiarazi zuen duela urte, etxarteen estatusa berreskuratzeko, merezi bezalako garrantzia emateko eta haien hasierako morfologia aldatzea xede duten esku- hartze publiko zein pribatu orotatik babesteko.
Helburu nagusietako bat da etxarteei Erdi Aroko arkeologia- aztarnaren izaera eman diezaieten lortzea, aintzakotzat tratatzeko eta zaintzeko, eta mendez mende izan duten funtzioa berreskuratzeko: hots, auzokideek etxarteak erabiltzeko aukera izatea, nork berea. Beste helburu bat haietan poliki- poliki lorategi botaniko txikiak ezartzea da, haietariko batzuetan pilatutako zikinkeriaren eta kiratsaren ordez berdegune bihur daitezen.
Bisitak eta informazio gehiago
- Turismo Bulegoak bisita gidatuak antolatzen ditu
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 16 15 98). - Liburuxka: Un paseo por los caños del Casco Medieval
.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.