Hirigintza feministako taldea

Hirigintza feministaren oinarria da hirigintza ez dela neutroa, hau da, gure hiri, herri, auzo, ingurune eta etxeen antolaketak desberdintasunak, hierarkiak eta diskriminazioak errepikatzen dituela paradigma berrietatik egiten ez bada. Hirigintza feministak proposatzen du berriro pentsatzea bizi garen espazioak, bai etxekoak, bai komunitarioak eta publikoak, irisgarriagoak, abegikorragoak eta berdinzaleagoak izan daitezen, eta pertsonak proposamenen erdigunean jartzea. Talde honetan, gai horiei guztiei buruz elkarrekin hausnartu eta eztabaidatu nahi dugu.

Taldearekin bat egin nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city helbidera, gaian “Hirigintza Feminista”jarrita eta zure harremanetarako datuak azalduta. Hurrengo hitzorduaren berri emateko eta sortzen zaizkizun zalantzei erantzuteko deituko dizugu.

Aurki gaitzazu

www.vitoria-gasteiz.org/emakumeenetxea

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.