Urritik maiatzera bitartean, Liburutegi Sareak udal liburutegietara bisita gidatuak egiteko aukera eskaintzen du. Udal liburutegiek nola funtzionatzen duten, bertan zer aurki daitekeen eta zerbitzuak nola baliatu azaltzen da bisitetan, era atseginean.
Zerbitzu honek ikastetxeei liburutegiaren espazioa baliabide gisa erabiltzeko aukera eskaintzen die, hezkuntza jarduerak era autonomoan garatzeko.
Ikastaldeak liburutegiko funtsak eta espazioak erabili ahal izango ditu, beste inorekin konpartitu gabe, eta beti ere irakasle edo tutorearen ardurapean.
Ikusi jarduerak
Jarduera hauek Hirian hezi udal programaren parte dira.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.