Familiarentzako ikuskizunak

Larumbe danza

Une honetan ez dago programatutako jarduerarik.

Hurrengo ikuskizunak urrian eta azaroan, Nazioarteko Antzerki Jaialdia-ren barruan

Familiarentzako antzerkia-dantza - Helburuak

Principal Antzokian eskaini ohi den haurrentzako antzerki eta dantza zikloaren helburua ikusle berriak sortzea da. Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren lehen edizioetatik sortu zen txikienekiko kezka, antzerkirako etorkizuneko ikusleak bermatzeko ezinbestekotzat jo baitzen. Gaur egun urte osoan antolatzen da haurrentzako programazioa.

Hainbat motatako lanak eskaintzen dira: txotxongiloak, zirku berria, dantza garaikidea, testuko antzerkia..., ibilbide ezaguneko konpainien eskutik: Teloncillo, Teatro Paraíso, Marcel Gros, Aracalandanza eta beste.

Programatzen diren antzerki eta dantza lanak 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat izan ohi dira, baina familiartean ikusteko xedez, antzezpena ulergarriagoa izan dadin.

Ikuskizun hauek igande arratsaldetan izaten dira, udaberriko neguko denboraldian eta Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barnean.

Musika familian - Helburuak

Udal Musika Bandak eta Euskadiko Orkestrak emandako kontzertu didaktikoen helburuak musikarekiko zaletasuna eta kontzertuen entzuketa sustatzea dira, tresnak eta generoak ezagutzen laguntzen duten proposamen didaktikoen bitartez.

Antzerki zikloa bezala, Musika familian zikloa etorkizuneko publikoak sortzera bideratuta dago.

Kontzertuak modu atseginean eta eskuragarrian egiten dira 6 urtetik aurrerako haurrentzat, helduen laguntzarekin, batik bat igande arratsaldetan, otsailetik maiatzera.

Haurtxoak proiektua - Helburuak

Udal Antzoki Sarearen eta Teatro Paraíso taldearen ekimenez sortu zen proiektua, 2003an, haur txikiak (1-3 urte) eta gurasoak antzezte arteetara hurbil daitezen laguntzeko.

Helburu hori lortzeko, testu gutxiko lanak eskaintzen dira, leku txikietan, osagai bisual eta poetikoak zein objektuak baliatzen baitira sentsazioak eta emozioak sustatu eta pizteko, dantzaren, antzezpenaren eta aktoreen bitartez.

Ikuskizunaren ondoren artista eta publikoa denbora labur batez elkartzen dira.

Proiektu aitzindaria da Espainian, eta Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian arrakasta handieneko sailetako bat da.

Kontsultatu adinentzako gomendioak biltzen dituen dokumentua Haurren antzerki esperientzia pdf

Aurreko edizioak

Familiarentzako ikuskizunak eta Haurtxoak proiektua. 2019ko antzerki jaialdia pdf

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.