Azaroak 30, Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna
Azaroaren 30ean Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun hori 2016tik ospatzen da, Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartearen (AICE) bultzadarekin. Elkarteak, 25 urte baino gehiagoko ibilbidearen ondoren, urtero eta egun honetan mundu mailan hezkuntzak aldaketarako eragile gisa duen garrantziaz jabetzea eta Hiri-eredu horren aldeko aliatu berriak batzea adostu zuen.
2020ko edizioa: "30 urte pertsonak eta hiriak eraldatzen mundu hobe baterako"
2020an Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Egunaren bosgarren edizioa ospatzen da. Data, aipatu bezala, 1990ean Hiri Hezitzaileen Gutuna aldarrikatzearekin bat dator, Bartzelonan egindako Hiri Hezitzaileen lehen Nazioarteko Biltzarrean.
Lau edizioetan 20 herrialdetako 279 hirik parte hartu dute, 5 kontinentetan.
https://www.youtube.com/watch?v=vsaNMqKatws
2020an, halaber, aldarrikapen horren 30. urteurrena ospatzen da. Gutuna nazioarteko mugimendu horren sorrera-dokumentua da, eta hezkuntza gizarte-eraldaketarako eta komunitate-bizitza hobetzeko faktore gisa kokatzen duen hiriaren ikuspegia sustatzen du. Urteurren horrekin batera, dokumentuaren bertsio eguneratu berri bat aldarrikatuko da.
Edizio honetarako proposamenak:
- Adierazpen instituzionala “30 urte pertsonak eta hiriak eraldatzen mundu hobeago baten alde” 202oko azaroaren 30eko , azaroaren 11ko Udalbatzarrean onartua.
- Erakusketa: "Hiri Hezitzaileen Gutunaren 30 urte, 30 ikaskuntza ". Azaroaren 27tik abenduaren 4ra arte, erakusketa bat aurkeztuko da Loma Jeneral Plazan , Andre Maria Zuriaren eta "Begirada" eskulturaren ondoan. Bertan, AICEk argitaratutako Hiri Hezitzaileen 30 ikaskuntzak eta Gutun berria erakutsiko dira. Bide batez, azalduko da nola hautatu zen gure hiria Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarea koordinatzeko 2020-2022 tartean. Erakusketa, 2021eko azarora arte hiriko hainbat espazio publikotan aurkeztuko da.
- Bideoak argitaratzea. Azaroko egun bakoitzean, AICEk ilustrazio bat eta mikrobideo bat argitaratzen ditu, elkarrekin lan egindako 30 urte hauetan hiri hezitzaileek izandako 30 ikaskuntzen berri emateko. Udal web orria, hezkuntzako youtube kanalean ikusi daitezke Gasteizerako egokitutako bideoak.
- Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Topaketa parte hartzea: Gutun berriaren aurkezpena, azaroaren 26an.
Aurreko edizioak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.