Interpretazio eta Itzulpen Zerbitzua-Komunika

Interpretazio eta Itzulpen Zerbitzua-Komunika doako zerbitzua da. Gasteizko Udalak ematen du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetan —euskaraz zein gaztelaniaz— hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonen eskura dago, baita hizkuntzok ulertzen ez dituztenentzat ere, edo, egoera jakin baten aurrean, ama-hizkuntzan hitz egiteko beharra sentitzen dutenentzat.

Nork eska dezake?

Edozein herritarrek eska dezake Udalaren arlo guztietako profesionalekin dituen harremanetan.

Udaleko sail, zerbitzu eta unitateak arduratuko dira zerbitzuaren prozedura hasteko eskabideak bideratzeaz. Ezin da zerbitzu hau eskatu beste administrazio batzuetan izapideak egiteko.

Eskaerak aldez aurretik egin behar dira, eskatutako interpretearen presentzia bermatu ahal izateko.

Nork egiten du interpretazio-lana?

Interpretaria figura neutrala da; izan ere, ezin ditu aldeetariko baten interesen mesedetan aritu. Horregatik, nahiz eta gure herri, kultura edo erlijio berekoa izan, ezingo du gure alde jardun, ez aholkurik eman, ezta balio-judiziorik eman ere. Iritzia ematean kalte egin liezaguke, ez baita gaian aditua. Beraz, ezin dugu konprometitu.

Interpreteak, gaian profesionala den aldetik, esaten dugun guztia zehatz-mehatz erreproduzituko du, eta dudarik gabe, ez du esango guk esan nahi ez dugun ezer; bestalde, bere lana bukatutakoan ez du entzundakoetatik ezer kontatuko.

Interpretazio-saioen motak

Komunika Bizikidetzarako eta Aniztasunerako Zerbitzuak kudeatzen eta koordinatzen du, eta bi modalitate ditu: aurrez aurrekoa eta tele-interpretazioa ustekabeko egoeretarako.

Teleinterpretazio zerbitzuak interpretazio-beharrak osatzen ditu udal-zerbitzuetan banatuta dauden zerbitzurako sarbide zuzena duten telefono-terminalen bidez. Eusko Jaurlaritzaren eta Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen eskaintza da, eta, EAEko udalerriekin egindako hitzarmen baten bidez, doako minutu-kopuru bat jartzen du haien eskura.

Pertsona gorrentzako bideointerpretazio zerbitzua

Gorra bazara edo entzumen-desgaitasuna baldin baduzu, Udalaren bideointerpretazio zerbitzua erabili dezakezu, zenbait zerbitzurekin harremanetan jartzeko.

Helburuak

  • Bermatzea pertsona guztiek aukera izango dutela baliabideak eta zerbitzuak eskuratzeko eta beharrezko informazioa izateko baldintza berdinetan.
  • Udal-langileei laguntzea biztanleei arreta ematen.
  • Aniztasunetik abiatuta, udalerriko bizitza sozialean eta publikoan presentzia eta parte-hartzea erraztea.
  • Herritarren eta Administrazioaren artean bizikidetzarako harreman positiboak ezartzen laguntzea.

Harremanetarako datuak

Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua

Telefonoa: 945 16 13 45

bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org
Frai Zacarias Martinez, 2. 01001 Vitoria-Gasteiz

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.