Pasa den urriaren 4an hiri merkataritzari zuzendutako jardunaldia izan zen, "Nola lehiatu aro digitalean" lelopean. Goizean zehar, hainbat adituk banaketa komertzialaren sektorearen gaur egungo osaera aztertu zuten, eta ondoren iraultza digitalak sektore honetan zein hiri bizitzan izandako eraginen inguruko gogoetak aurkeztu zituzten.
Bestetik, zenbait saiotan marketplace-ei buruzko informazio esanguratsua eman zen, eta eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin duten negozioen arrakasta esperientziak aurkeztu ziren..
Omenaldia XIX. mendeko merkataritzari buruzko solasaldiarekin hasi zen. Bertan, garaiko merkataritza deskribatu zen hiriko historiaren bitartez eta XIX. mendean sortutako zenbait saltokiren bitxikeriak ere azaldu ziren.
Jarraian, ehun urte baino gehiago dituzten 24 saltokiei omenaldia egin zitzaien; Gorka Urtaran alkateak ibilbide eta lan onagatik oroitzapenerako plakak banatu zizkien omendu guztiei.
José María Ortiz de Orruñoren hitzaldia:
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.