Probintzia Jauregia - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Turismo - Palacio de la Provincia

Probintzia Jauregia 1833an eraiki zen Arabako Batzar Nagusien bileretarako egoitza bat aurkitzeko zegoen beharraren aurrean. Harlanduz egindako lau angeluko eraikina da. Martin Sarazibar arkitekto gasteiztarraren obra da eta bi fasetan eraiki zen. Hasieran, eraikinak solairu bakarra zuen eta 1844an bigarren solairuaren zabalkuntza egiten hasi ziren. Obrak 1858an amaitu ziren gaur egun duen egiturarekin.

Ezinbestekoa

  1. Harmailadia eta zutabe handiak dituen ataria behatu.
  2. Behatu balkoiak, apaingarri ugari baitituzte, goiko erremateetan.
  3. Behatu eraikinaren erdian Arabako ezkutua.
  4. Ikusi Mateo de Morazaren eskultura Probintzia plazan, Arabako foruen defendatzaile sutsua.
  5. Plazako ekintza dibertigarriez gozatu, hala nola, Azokak, San Prudentzioren Erretreta, apirilaren 27an edo Andre Maria Zuriaren Jaietan zehar egiten diren ekintzak.

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157703579311455(Beste leiho batean irekiko da)

Kokapena

Probintzia Plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz. Ikusi Google Maps-en(Beste leiho batean irekiko da)

Ibilbide birtuala 360º

Palacio de la Diputación(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.