Zainpeko etxebizitzak

Bizitokia galdu duten edo Udalaren beste udal-baliabide batzuetan bizi diren pertsona eta familiei zuzenduriko etxebizitza konpartituak dira. Langile profesionalen arta eskaintzen zaie, etxebizitza galtzera eraman dituzten egoerak gainditzen laguntzeko. Laguntza-jarduera horietako batzuk zainpeko etxebizitzetan beretan eskaintzen dira; beste batzuk, aldiz, erabiltzaileak ibiltzen ohi diren leku eta inguruneetan Egonaldia interesatuak bere kasa bizitzeko etxebizitza bat aurkitzen dutenean amaitzen da.

Etxebizitzak erabiltzeko, ezinbestekoa da bizikidetza-arauak errespetatzea, bai eta profesionalen esku-hartzearekin konprometitzea ere. Baldintza horiek ez betetzeak baliabidetik kanporata izatea eragingo du.

Non eska daiteke informazio gehiago edo eskaera egin?

Gizarte-langileak baloratu egingo du eskatutako baliabidea beharrezkoa eta egokia den.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.