Udal Gardentasunaren Indizea (UGI)

Udal Gardentasunaren Indizea

Udal Gardentasunaren Indizea udalek herritarren eta gizartearen aurrean duten gardentasunaren maila neurtzeko tresna da. Indizea aplikatuz, udal bakoitzak puntuazio jakin bat eskuratzen du, eta, horrela, ebaluatutako udalen gardentasun mailaren araberako rankinga edo sailkapena egiten da.

2008 urteaz geroztik, Transparencia Internacional(Beste leiho batean irekiko da) (TI, ingelesezko eta gaztelaniazko sigletan; web-orria bi hizkuntza horietan kontsultatu daiteke) erakundea arduratzen da udalen gardentasun indizeak taxutu eta ebaluatzeaz, sei arlo hauetan banatutako 80 adierazle baliaturik:

A) Gardentasun aktiboa eta udalbatzari buruzko informazioa (1 - 21)

  1. Udaleko karguei, langileei eta ordainsariei buruzko publizitate aktiboa
  2. Udalaren planifikazioari, antolakuntzari eta ondareari buruzko publizitate aktiboa
  3. Udaleko gobernu-organoei, txostenei eta ebazpen judizialei buruzko publizitate aktiboa

B) Webgunea, herritarrekiko eta gizartearekiko harremanak eta herritarren partaidetza (22 - 36)

  1. Udalaren eta udal zerbitzuen webgunea
  2. Herritarren partaidetza eta herritarrentzat interesgarri den informazioa

C) Ekonomia- eta finantza-gardentasuna (37 - 47)

  1. Kontabilitate eta aurrekontu informazioa
  2. Udal diru-sarrera, gastu eta zorren gardentasuna

D) Kontratazioen, hitzarmenen, diru-laguntzen eta zerbitzu-kostuen gardentasuna (48 - 59)

  1. Kontratatazioak
  2. Hitzarmenak, kudeaketa-mandatuak eta diru-laguntzak
  3. Hornitzaileak eta zerbitzuen kostuak

E) Hirigintzaren, obra publikoen eta ingurumenaren alorreko gardentasuna (60 - 71)

  1. Hiri antolamenduko planak eta hirigintza-hitzarmenak
  2. Obra publikoetarako lehiaketei buruzko informazioa
  3. Hirigintza eta azpiegitura-obrak

F) Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea (72 - 80)

  1. Informazio publikorako sarbidearen ikusgarritasuna, kanalak eta ezaugarriak
  2. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen inguruko erreklamazioak eta ebaluazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: