Udal Gardentasunaren Indizea - B) Webgunea, herritarrekiko eta gizartearekiko harremanak eta herritarren partaidetza (22 - 36)
B.1 Udalaren eta udal zerbitzuen webgunea
- 22. adierazlea. Udalaren webgunean ezarri da gardentasunaren ingurukoak biltzeko berariazko atal bat, edo Udalak badu gardentasun-atari bat, Udalaren webguneari lotua.
- 23. adierazlea. Udalaren webgunean edo gardentasun-atarian bada bilatzaile operatibo bat, argi eta garbi ikusteko moduan. | Laguntza: bilatzailearen erabilera.
- 24. adierazlea. Udalaren webgunearen edo gardentasun-atariaren hasierako orrian bada webgunearen mapa bat, zeinek aukera ematen duen leku berean eduki osoaren egitura ikusteko, eta esteken bitartez horietara jotzeko.
- 25. adierazlea. Udal zerbitzuen katalogo orokorra argitaratzen da, baita entitatearen zerbitzu eta ekipamenduen egoitzak ere (helbidea, jendaurreko ordutegia, webguneetarako estekak eta helbide elektronikoak).
- 26. adierazlea. Herritarrek erabilgarri dituzten administrazio-prozeduren katalogo eguneratua argitaratzen da, xedea, izapideak, epeak, administrazioaren isiltasunaren esanahia eta dauden formularioak zehazten direlarik, baita izapide elektronikoa balia daitekeen ere.
- 27. adierazlea. Bada udal zerbitzuen karta bat, eta horren inguruko informazioa ematen da, baita bertan hartutako konpromisoen betetze-mailaren ingurukoa ere.
- 28. adierazlea. Bada herritarrek salaketak egiteko berariazko kanal bat, eta iragarri egiten da.
- 29. adierazlea Udal zerbitzuak ematerakoan gertatzen diren unean uneko gorabeheren berri ematen da webgunean, eta sare sozialetan, halakorik denean.
B.2 Herritarren partaidetza eta herritarrentzat interesgarri den informazioa
- 30. adierazlea. Herritarrek eta organizazioek egiten dituzten kontsulta eta iradokizunei buruzko datuak edo informazio estatistikoa argitaratzen da webgunean.
- 31. adierazlea. Udal talde politikoek beren iritziak eta proposamenak azaltzeko espazio bat aurreikusita dago webgunean..
- 32. adierazlea. Bada webgunean udalerriko entitate eta auzo-elkarteen direktorio bat, eta aurreikusia dago bertan elkarte horientzat erreserbatutako espazio bat. Elkarteak.org, elkarteen ataria.
- 33. adierazlea. Badira webgunean eztabaida-foroak, edo badira Udalaren profil aktiboak sare sozialetan. Herritarren postontzia | Sare sozialak.
- 34. adierazlea. Bada arau-multzo bat (eta webgunean argitaratzen da), non finkatzen eta arautzen diren herritarrek bizitza publiko lokaleko gaietan parte hartzerik izateko dauden prozedura eta organoak. Herritarren Parte-hartzearen Araudia.
- 35. adierazlea. Badira herritarrek parte-hartzeko udal kontseiluak edo bestelako kanalak, eta horiei buruzko informazioa ematen da webgunean. Parte-hartze prozesuak.
- 36. adiderazlea. Herritarrek plan ekonomikoak lantzen parte hartzeko bideei buruzko informazioa ematen da webgunean, berariazko politikak nahiz udal aurrekontuak direla ere. Herritarren Parte-Hartzearen Araudi Organikoa: artikuluak 41, 70 eta 78.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.