Udal Gardentasunaren Indizea - C) Ekonomia eta finantza gardentasuna (37 - 47)
C.1. Kontabilitate eta aurrekontu informazioa
- 37. adierazlea. Udal aurrekontuak, aurrekontu-partida nagusien deskribapenekin eta gauzatze-egoerari buruzko informazio eguneratuarekin (gutxienez hiru hilean behin eguneratua).
- 38. adierazlea. Udalbatzak, Gobernu Batzarrak, alkateak nahiz zinegotzi ordezkariek onetsitako aurrekontu-aldaketak argitaratzen dira.
- 39. adierazlea. Organo deszentralizatu, erakunde instrumental eta udal sozietateen aurrekontuak, webguneko berariazko atal batean.
- 40. adierazlea. Autonomia fiskalaren finantza-adierazlea: * zerga-sarreretatik datozen eskubide onartu garbiak / eskubide onartu garbiak, guztira.
- 41. adierazlea. Finantzatzeko gaitasuna edo beharra, aurrekontu egonkortasunari dagokionez (superabita edo defizita) finantza-adierazlea.
- 42. adierazlea. Entitateak berariaz ematen du jakitera webgunean bere kontuak Estatuko Kontu Epaitegiaren Rendición de Cuentas plataforman argitaratzen dituela. (rendiciondecuentas.es).
C.2. Udalaren diru-sarrera, gastu eta zorren gardentasuna
- 43. adierazlea. Urteko kontuak edo Udalaren Kontu Orokorra (balantzea, ekonomia- eta ondare-emaitzaren kontua, oroitidazkia eta aurrekontu-likidazioa) argitaratzen dira.
- 44. adierazlea. Adierazle hauek argitaratzen dira*: a) Sarrera fiskalak, biztanleko (zerga-sarrerak / biztanle kopurua); eta b) Inbertsioak, biztanleko (onetsitako obligazio garbiak (VI. eta VII. kap.) / biztanle-kopurua).
- 45. adierazlea. Hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epeari buruzko informazioa argitaratzen da, aurrekontu-egonkortasunari buruzko araudiaren ildotik.
- 46. adierazlea. Udalaren zor publiko bateratuaren zenbatekoa argitaratzen da, eta horren bilakaera, aurreko ekitaldiekin alderatuta.
- 47. adierazlea. Kanpo-kontroleko organoen (kontu epaitegien, kontu-ikuskapen eta fiskalizazioen txostenak) Udalari nahiz sektore publikoko udal erakundeei dagozkienak argitaratzen dira. Barneko txostenak eta Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteak (AIREF) egiten dituenak, aurrekontu-egonkortasuna dela eta.
* Adierazle horiek nahitaezkoak dira udalen kontabilitatean, Tokiko Kontabilitatearen Eredu normalari buruzko Jarraibidearen ildotik..
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.