Udal Gardentasunaren Indizea - F) Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea (72 - 80)
F.1 Informazio publikorako sarbidearen ikusgarritasuna, kanalak eta ezaugarriak
- 72. adierazlea. Udalaren webguneak edo gardentasun-atariak espazio nabarmen bat edo atal bat dauka, erraz ikusteko eta argi identifikatzeko modukoa, zeinen bitartez informaziorako eskubideari zabalkundea ematen zaion eta administrazio-prozedurarako sarbidera errazten.
- 73. adierazlea. Badago, eta gaituta dago, informaziorako eskubideaz baliatzeko aurrez aurreko administrazio-prozedura bat (ez elektronikoa), eta beti ere informazioa ematen zaio interesdunari, eman beharreko pausuen, ordutegien eta betekizunen inguruan.
- 74. adierazlea. Web-formulario bat edo kanal elektroniko bat jarria dago Udalaren gardentasun-atal edo -atarian, informazio publikora sarbidea izateko eskabideak aurkeztu ahal izateko.
- 75. adierazlea. Interesdunak bere burua hainbat modutan identifikatzeko aukera ematen du informazio publikora sarbidea izateko eskabideak aurkezteko kanal elektronikoak, hala nola helbide elektronikoa eta ohiko egiaztapen elektronikoa (erabiltzailea eta pasahitza), ziurtagiri digitala eskuratu edo instalatu nahiz datu fiskalak eman beharrik gabe.
- 76. adierazlea. Informazio publikora sarbidea izateko eskabideak aurkezteko kanal elektronikoak aukera ematen du, errazki, interesdunak eskabidearen tramitazioaren jarraipena egiteko, edo bada dosierren kudeaketaren jarraipen zentralizatu bat, haren egoeraren berri izateko aukera ematen duena.
- 77. adierazlea. Udalaren webgunean edo gardentasun-atarian bada informazio publikora sarbidea izatearen inguruko kexa edo iradokizunak aurkezteko kanal erraz eta irisgarri bat.
F.2 Informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen inguruko erreklamazioak eta ebaluazioa
- 78. adierazlea. Modu erraz eta argian azaltzen dira Udalaren webgunean edo gardentasun-atarian informaziora sarbidea izateko eskubidea baliatzeko eskabidea guztiz edo partez ukatzen denean erreklamazioak aurkezteko baldintzak eta prozedura.
- 79. adierazlea. Webgunean operatibo dago, argi ikusteko moduan jarria, informaziora sarbidea izateko eskubidea baliatzeko eskabidea guztiz edo partez ukatzen delarik erreklamazioak aurkeztu behar zaizkion udal arlo edo entitate arduraduna.
- 80. adierazlea. Gutxienez bi hilean behin, honako hauei buruzko informazio estatistikoa ematen da Udalaren webgunean edo gardentasun-atarian: informazio publikora sarbidea izateko jaso diren eskabideen kopurua, guztiz edo partez ezetsi diren eskabideak, eta jaso diren eskabide horien laburpen tematiko orokorra.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.