Udala

Udala

Vitoria-Gasteizko Udalaren antolaketa eta funtzionamendua toki-araubidearen oinarrizko legeriak eraentzen ditu (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean, bereziki X. Titulua, "Biztanle-kopuru handiko udalerrien antolakuntzako araubidea") eta 2/2016 Legeak, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa. Horiez gain, kasuan kasuko erregelamendu organikoak.

Antolakuntza politikoa

Udalaren antolakuntza politikoaren barnean hainbat egitura daude. Honakoak sartzen dira hain zuzen ere: alkatea, udalbatza, Tokiko Gobernu Batzarra, gobernu arloak, lurralde kontseiluak, talde politikoak, parte hartzeko zein bestelako organoak...

Webgunean kontsulta daiteke udal antolakuntza politikoaren egitura osoa zuhaitz moduan.

Administrazio antolakuntza

Gasteizko udalaren administrazio antolakuntza sail, erakunde autonomo eta udal enpresek osatzen dute. Webgunean, kontsulta daiteke administrazio antolakuntzaren egitura osoa, zuhaitz moduan.

Herritarrentzako arreta

Hiru bide daude: 010 zerbitzua, herritarrei laguntzeko bulegoak eta online zerbitzuak Egoitza elektronikoan. Informazio guztia "Herritarrentzako informazioa eta laguntza"gai arloan dago.

Udal jarduna

Kontsulta itzazu honakoak: udal agenda (gobernu organoen eta herritarrek parte hartzeko organoen bilkura-egutegia), eta Gobernu organoen eta herritarrek parte hartzeko organoen gai-zerrenda, akta eta erabakien kontsulta.

Udal araudia

Udal araudiaren atalean Gasteizko Udalak bere zerbitzuak, jarduerak eta diru-sarrerak arautzeko eman dituen ordenantzak, araudiaketa bestelako xedapenak aurki ditzakegu.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.