Arabako eskoletako ikasleen arteko online pornografiaren kontsumoari buruzko txostena argitaratu da

2026ko martxoaren 3an argitaratua

Aldaketa oso azkarren garaian bizi gara. Gizarte digitala haurren eta nerabeen egunerokoaren parte da: harremanak nola eraikitzen dituzten, nola informatzen diren, nola jolasten duten eta nola beren identitatea osatzen duten baldintzatzen du. Horrek aukerak irekitzen ditu, baina baita alde batera utzi ezin ditugun erronkak ere.

Erakundeok badakigu haurrak eta nerabeak laguntzea gaur egun ingurune digital horiek ulertzea ere badela. Ez da alarmismoa zabaltzea, baizik eta adi egotea, entzutea eta familietan, ikastetxeetan eta aisialdiko guneetan dagoeneko presente dauden errealitateei arduraz erantzutea.

Vitoria-Gasteizko Udalean 2021ean Konexio-Onak egindako proposamena bere egin genuen. Pentsamendu kritikoa sustatzeko lanean, adingabeen pornografia-kontsumoan sakontzeko eta egoera horretara egokitutako prestakuntza eskaintzeko beharra antzeman zuten.

Horregatik, Udalak eta Vital Fundazioak babesa eman genion Araban adingabeen online pornografia-kontsumoari buruzko ikerketa-proiektuari, Konexio-Onak EHUko PSIDES taldearekin batera aurkeztu zuenari.

Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten ikastetxeei, haien konpromisoa funtsezkoa izan baita ikerketa hau gauzatzeko, eguneroko lan-kargari aurre eginez.

Emaitzak

Hemen kontsulta ditzakezue ikerketaren emaitzak.

Arabako eskoletako ikasleen arteko online pornografiaren kontsumoari buruzko txostena (2026ko otsailak)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.