Iparralde gizarte-etxeak bat egin du martxoaren 3ko ospakizunekin eta horma-irudiaren birsorkuntzari buruzko erakusketa antolatu du

2026ko martxoaren 2an argitaratua

Irudiaren erreplika eguneratua Nafarroako Errege-Erreginen kaleko fatxadan instalatuko da, eguraldiak uzten dutenean.

Iparralde gizarte-etxeak bat egin du martxoaren 3ko 50. urteurrena ospatzeko ekitaldiekin. Hala, eguraldiak uzten duenean, Nafarroako Errege-Erreginen kaleko 28an dagoen fatxadan jarriko den muralaren birsorkuntzari buruzko erakusketa antolatu du. Erakusketak 2013an jatorrizko horma-irudia egin zuteneko eta gaur egun oihal gainean egiten ari diren birsorkuntza-lanaren inguruko argazkiaklan berriaren zatiak eta 1976an Zaramagan bost langile hil zituzten gertaerekin lotutako liburuak biltzen ditu.

“Martxoak 3. Egiaren mesede jarrai eta ekin / 3 de Marzo. No hay

presente ni futuro sin memoria” irakur daitekeen pankarta handi bat ikusiko dute aste honetan gizarte-etxera sartzen direnek. Erakusketa gaur inauguratu dute eta bertan izan dira Martxoak 3 biktimen elkarteko, Zaramaga Planaren talde eragileko, BIZANeko eta auzoko osasun-sareko ordezkariak, besteak beste. Datorren igandera arte, nahi dutenek duela 50 urteko gertakarien irudiak ikusi ahal izango dituzte, baita 2013an egindako muralaren eta 2025ean egindako muralaren irudiak, mural berriko pieza batzuk eta 1976ko erailketei eta garaiko egoerari buruzko argitalpenak ere (azken horiek gizarte-etxeko liburutegian egongo dira ikusgai hilabete osoan zehar). Gainera, herritarrentzat zabalik egongo den panelean, hausnarketak, oroitzapenak edo sentsazioak jasota uzteko aukera egongo da.

Murala zegoen eraikinaren birgaitze energetikorako obren ondorioz, kendu egin behar izan zuten. Horregatik, auzoa berroneratzeko aurrera eramandako Zaramaga Planeko jarduketen barruan, beste bertsio bat egitea erabaki zen, aireztatutako fatxada berriaren gainean jartzeko. Zaramagako 30 bizilagunek baino gehiagok Verónica Werckmeister eta Javier Hernández Landazabal artisten gidaritzapean egindako irudia da (artista horiek izan ziren, hain zuzen ere, lehen bertsioan ere zeregin hori izan zutenak).

Lehen horma-irudia instalatzea oraingoz ezinezkoa delako erabaki dute erakusketa prestatzea. Eraikinaren birgaitze energetikorako lanak amaitzeko garaian izandako atzerapenak eta eguraldiak galarazi egin dute, oraingoz, 180 m2-ko mural berria instalatzea. Haren piezak (puzzle gisa) iazko irailetik daude leku berean jartzeko unea iristeko zain.

Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Miren Fernández de Landak adierazi duenez, erakusketak memoria kolektiboko lan komunitarioa ikusarazi eta balioetsi nahi du. Laketa horretan, Zaramagako bizilagunek bi muralen diseinuan eta pintaketan parte hartu dute. Murala osatzen duten piezez gain, bada beste oinarrizko pieza bat proiektu honetan: herritarren parte-hartzea; eta horrek emaitza zoragarria ekarri du, laster eraikinaren fatxadaren gainean ikusi ahal izatea espero duguna”. Gaineratu duenez, “horma-irudia berritzeak bertako kultura- eta arte-ondarea zaintzen lagunduko du, hiri-ingurunea eta auzoaren irudia hobetuko ditu eta Zaramagaren turismo-erakargarritasuna areagotuko du”.

Bestalde, Veronica Werckmeister muralgileak zehaztu duenez, gizarte-etxeko sarrerako hormetan 16 irudi banatu dira. Erdiak 2013an murala sortu zeneko eszenak jasotzen dituzte, eta beste erdiak duela hilabete batzuk egindako irudiari buruzkoak dira. Artistak zehaztu duenez, “lan honi birsorkuntza deitzen diogu, teknika aldatzeak (2013an 2025ean aldamio gainean zuzenean pintatzetik, estudioan oihal gainean pintatzera igaro gara) emaitza zertxobait desberdina izatea dakarrelako. Gainera, zehaztasun maila harrigarria da”. Artelan berria 80 piezak osatzen dute, eta horietako bakoitzak 150 bider 240 zentimetro neurtzen ditu. Diseinua aldatu egin behar izan da horma-irudiaren behealdean, baina jatorrizko esentzia eta mezua mantendu dira.

 

Muralak, bai jatorrizko bertsioan, bai bertsio eguneratuan, panel erraldoi bat imitatzen du, eta horren gainean duela mende erdi gertatutako gertakariei buruzko prentsako zatiak, argazkiak eta beste dokumentu batzuk zintzilikatu dira. Gaur egun oraindik bizirik jarraitzen duen justizia-erreklamazioa dago bukaeran.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.