Viejos tiempos 2026/05/22 19:30 - 21:00 Félix Petite Antzokia (Ibaiondo Gizarte Etxea) Publiko guztiak. • Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik Gaztelania Hogei urteren ondoren, Anna ustekabean agertu da Kate eta Deeleyren etxean. Agerpen horrek hainbat oroitzapen berpiztuko dizkie, inpaktu emozionalez beteak, eta arma gisa baliatuko dituzte haien artean. Susmoak, jelosia, desira eta zalantzak azaleratu, eta errealitatearen eta fantasiaren arteko muga desitxuratuko dute. Iragana aldatu egiten da norbait hari buruz mintzatzen den bakoitzean, eta oraina baino biziagoa dirudi orduan. Gogoratu ahala pasatzen dira gertakariak. Oroitzapenak fikzio gisa gauzatzen dira orainaldian, kontatu eta antzeztu egiten dira...Hala, ekintza teatral bat dira, berez. Harold Pinterren dramaturgiaren obra gorenetako ba tda Viejos tiempos, eta ongi erakusten du irudimenak eta oroitzapenek eragina izan dezaketela iraganaz dugun ikuspegian eta oraina bizitzeko moduan. Antzezlana 1971n idatzi zen, eta Royal Shakespeare Companyk estreinatu zuen Peter Hallen zuzendaritzapean. Viejos tiempos Sarbidea Sarrerak(Beste leiho batean irekiko da) 24 €. Kontsultatu deskontuak Sarreren salmentaren hasiera: martxoak 24 Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara Online salmenta martxoaren 24ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es) Martxoaren 25etik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan Informazio gehiago Artistak: Ernesto Alterio, Marta Belenguer, Mélida Molina Testua: Harold Pinter Zuzendaria: Beatriz Argüello Itzulpena eta bertsioa: Pablo Remón Entrecajas Producciones Teatrales, Teatro de la Abadía Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.
Lotutako informazioa Gizarte etxeetako eta kirol instalazioetako ekitaldien agenda Ekitaldien agenda Antzoki Sareko agenda Udal Antzoki Sareko programazioa Ibaiondo Gizarte Etxeko jardueren egutegia Udaberri-udako programazioa