Gazteentzako antzerkia

2026ko martxoaren 11n argitaratua

Udal Antzoki Sareak gazteak animatzen ditu arte eszenikoak ezagutzera. Antzerkia, musika eta dantza zure zain daude gure antzokietan.

Gogoan al duzu antzoki batera joan zinen lehenengo aldia?

Agian Beñat Etxepare antzokira joan zinen, ikastetxekoekin?

Eta, nagusiago zinela, Hirian Hezi-Zatoz antzokira programan parte hartu zenuen?

Pixkat proiektua zure gelara joan zen arte eszenikoak hurbiltzera?

Ibilbide horren ondoren, segi gozatzen antzerkiaz, musikaz eta dantzaz. Aukera bikainak dira gazteen aisialdirako. Denboraldiz denboraldi, zuretzat prestatutako programazioa helarazten dizugu Udal Antzoki Saretik. Hemen kontsulta dezakezu, edo sare sozialetan gu jarraituta. 30 urte baino gutxiago badituzu, beti izango duzu % 50eko deskontua!

Emaiozu mokadu eder bat kulturari, hanburgesa batek balio duena baino gutxiagoan.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.