Este himno llevará la palabra euforia (Flashforward) Topaketa: ¿Dantza garaikidearen lengoaia ulertu nahi duzu? Izena eman larrualab@gmail.com helbidean eta zatoz ikuskizunaren aurreko doako topaketara, 18:30ean. 2026/05/28 19:30 - 20:15 Félix Petite Antzokia (Ibaiondo Gizarte Etxea) Publiko guztiak. • Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik La Intrusa konpainiaren 30. urteurrena ospatuko dugu 2026/27 denboraldian. Ikuskizun hau omenaldi bat da bizi-bulkadei. Elkar sostengatzeko modu kolektibo bat erregutu nahi du. Eta hori elkarrekin egin dezagun. Ereserkiak ez direlako bakarka abesten. Eldarnio-formak dituen argitasun baten bidez, mozkorkeria komikoarekin, ezagutuko dugu zein den garaipenaren substantzia eta denok amesten ditugun itxaropenen porrota. Askatasun berri horrek koroatuta eta geure buruaren transzendentziarekin obsesionatuta, bulkadatik —eta ez itxaropenetik—abiatzen den ereserki hau sortuko dugu. Virginia García eta Damián Muñoz dira La Intrusa konpainiaren sortzaile eta zuzendariak. Haien lanak, gorpuztasun zehatza eta poetika bisuala oinarri, dantza, antzerkia eta arte bisualak fusionatzen ditu. Konpainiak 30 herrialdetan baino gehiagotan aurkeztu ditu bere lanak, eta, besteak beste, Espainiako Dantza Sari Nazionala jaso zuen 2015ean, bikaintasunagatik eta lengoaia berriak integratzeagatik. La Intrusa konpainiak, Gasteizko Udal Antzoki Sareak eta La Factoría ekoiztetxeak ekoiztutako ikuskizuna. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntzarekin. Sarbidea Sarrerak(Beste leiho batean irekiko da) 15 €. Kontsultatu deskontuak Sarreren salmentaren hasiera: martxoak 24 Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara Online salmenta martxoaren 24ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es) Martxoaren 25etik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan Informazio gehiago Artistak: Carmen Fumero, Alexis Fernández, Ximena Carnevale, Rosa Grui, Iván Montero, Virginia García, Damián Muñoz Konpainia: La intrusa(Beste leiho batean irekiko da) Zuzendaria: Virginia García, Damián Muñoz Dramaturgia: Virginia García Musika: Jesús Díaz, Damián Muñoz, Enric Montefusco Testua: Riki Black Zubiak bitartekaritza-proiektua Hasi aurretik (18:30etan), ikuskizuna aurkezteko tailerra Amaieran, topaketa publikoarekin Izen-emateak: larrualab@gmail.com Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.
Lotutako informazioa Gizarte etxeetako eta kirol instalazioetako ekitaldien agenda Ekitaldien agenda Antzoki Sareko agenda Udal Antzoki Sareko programazioa Ibaiondo Gizarte Etxeko jardueren egutegia Udaberri-udako programazioa Gazteentzako antzerkia