Hirira iritsi berri zara eta ez dakizu nondik hasi? Zuri laguntzeko gaude.
Hirira iritsi berri diren pertsonentzako doako informazio eta harrera zerbitzua da Harrera Bulegoa.
Hurbileko gune bat da non zure beharrak entzungo ditugun eta informazioa emango dizugun lehen hilabeteetan agian beharko dituzun zerbitzu eta baliabideei buruz.
Hirirako duzun eskubidea gauzatu dezazun lagundu nahi dizugu: hiria bizi, bertan parte hartu eta baldintza berdinetan eraikitzen lagundu.
Arreta presentziala izango da funtsean, aurretiko hitzordurik gabe, tratu hurbila, atsegina eta pertsonalizatua eskaintzeko. Horrela, harremanetarako telefonoa eta posta elektroniko espezifikoa ere eduki arren, horiek bigarren mailako komunikazio-bideak izango dira.
Eskola Kalea, 11n
Telefonoa: 945 151814 | e-posta: harrera_acogida@vitoria-gasteiz.city
Gida euskaraz | Gida gaztelaniaz | Gida arabieraz (عربي) | Gida ingelesez| Gida frantsesez | Gida urdueraz (اردو)
El Pilarreko gida
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.