Autobusa eta tranbia doakoak dira jada 0-11 urte bitarteko haurrentzat (barne) eta, 2025ko uztailaren 1etik aurrera, doakoak izango dira ere 12-14 urtekoentzat.
Doan bidaiatzeko, autobusean BAT txartel pertsonalizatua eduki behar da 5 urtetik aurrera, eta, tranbian, 6 urtetik aurrera. Txartela balidatu behar da bidaia baino lehen.Adin horretatik behera, gomendagarria da txartela izatea, bidaiaren egiaztagiria izateko eta, Tuvisaren kasuan, tiketik atera behar ez izateko eta zerbitzua arintzeko.
BAT txartel pertsonalizatuak Tranbiaren bulegoan eta Gasteizko Udalean eskatu daitezke. Jarraian, Udalean nola egin azalduko dizugu.
Amak, aitak edo tutoreak egin behar du eskaera, galdetegi hau betez:
Online-eskaera
Ezin baduzu online-eskaera egin, gizarte-etxeetako autotramitazio makinen bidez eskatu dezakezu, edo Herritarrei Laguntzeko Bulego batera joan (San Martingo Bulegoa izan ezik), hitzordua hartuta.
Eskabidea online egin ondoren, mezu bat bidaliko dizugu posta elektronikora, jarraitu beharreko urratsak jakinarazteko.
Haurrak jada BAT txartel pertsonalizatua baldin badu (argazkiduna), ez du beste bat eskatu beharko: hori erabilita, doan bidaiatuko du TUVISAko autobusetan eta tranbian. BAT txartela erabili daitekeen gainontzeko garraioetan, dagokion tarifa kobratuko zaio. Horretarako, jakina, saldoa izan beharko du txartelean.
BAT txartel motei eta tarifei buruzko informazioa kontsultatu dezakezu.
Halaber, eskuragarri dituzu ohiko galderak.
Zalantzak baldin badituzu, Herritarrei Laguntzeko telefonora deitu dezakezu: 010 (edo 945 16 11 00).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.