Zure enpresa digitalizatzeko prozesuan laguntzen dizugu, ezinbestekoa baita 4.0 arora egokitzeko eta zure sektorearen barruan lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko.
Aholkularitza teknologikoko zerbitzua, Spri Taldearen eskutik. Doako lantegiak dira.
Helburua da aukera digital berriak ezagutzea, bide berrietan saltzea lortzeko, web posizionamendua eta online marketina hobetzeko, zereginak automatizatzeko eta abar.
Gasteizko enpresak, gehienez 25 langilekoak, edozein sektoretakoak, ostalaritza eta merkataritza izan ezik.
Aurrez aurre egiten dira, talde txikietan, eta parte hartzen duten enpresen ezaugarrietara daude egokituta.
Lantegietan parte hartu ondoren, laguntza zerbitzua eskaintzen da, aurrez aurre edo telematikoki, landutako irtenbide teknologikoak ezartzeko.
Jarduera gehiago
Izena eman
Digitalizazioari buruzko laguntzak: https://app7.spri.net/industriadigitala/(Beste leiho batean irekiko da)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.