El Conservatorio de Danza José Uruñuela celebra con un vídeo el Día Internacional de la Danza

2021eko apirilaren 26an

Apirilaren 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna da, eta, ospatzeko, Gasteizko José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioak bideo bat aurkeztu du. Bertan, ikasleen beren bizipenak konpartitzen dituzte, eta aurreko urteetako Dantzaren Eguneko irudiak ikusi daitezke. Aurten, ez da ospakizunik antolatu, COVID-19agatiko pandemia dela eta.

https://www.youtube.com/watch?v=9_KEE1Z1QRM(Beste leiho batean irekiko da)

2021eko mezua

Urtero, Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak, ITI-UNESCOk, mundu osoan irakurriko den mezu bat idazteko eskatzen dio dantza munduko pertsona ospetsu bati. Aurten, Friedemann Vogeli (Stuttgart, 1979) egokitu zaio mezua:

"Dena mugimenduarekin hasten da, denok komunikatzeko dugun sena baita. Teknika perfektua funtsezkoa eta txundigarria den bezala, dantzariak mugimenduarekin adierazten duena esentzia da.

Dantzari gisa, etengabe mugitzen ari gara une ahaztezinak sortzeko asmoz. Beraz, bat-batean dantza egiten uzten ez zaigunean, antzoki itxiekin eta bertan behera utzitako jaialdiekin, gure mundua gelditu egiten da. Kontaktu fisikorik gabe. Emanaldirik gabe. Ikuslerik gabe. Historia hurbilean, dantzaren komunitateak izan duen erronkarik handiena da hau; motibatuta egoteko eta bere izateko arrazoia aurkitzeko erronka, hain zuzen.

Izan ere, zerbait ederra kendu zaigunean, benetan estimatzen dugu zenbateraino den ezinbestekoa egiten duguna eta dantzak zenbaterainoko garrantzia duen gizarte osoarentzat.

Dantzariak ezagunak izan ohi dira beren gaitasun fisikoengatik, baina, egia esan, gure indar mentalak eusten gaitu batez ere. Nire ustez, arlo fisikoaren eta psikologikoaren uztarketa horrek lagunduko digu aurre egiten, berrasmatzen, dantzan jarraitzeko eta inspiratzen jarraitzeko ".

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.