Hondakinak bildu eta suntsitzearen tasa eta mahaitxoen tasa aldaketako proiektuaren onespena

2021eko apirilaren 29an

Hondakinak bildu eta suntsitzeko zerbitzuaren tasa (6,3) eta Mahaitxoen tasa (7.3) arautzen dituzten Gasteizko Udalaren ordenantza fiskalak -2021ko ekitaldian aplikatuko direnak- aldatzeko proiektuak onetsi zituen Tokiko Gobernu Batzarrak apirilaren 16an.

Dokumentazioa

Entzunaldi publikoa eta proposamenak

Horien edukiaren inguruko informazioa emango da, jendaurrean, maiatzaren 5ean, 18:00etan, San Martineko udal bulegoetako ekitaldi-aretoan. Ondoren, ordenantza-proiektuen inguruan eztabaidatzeko eta proposamenak aurkezteko dinamika bat egingo da.

Covid-19ak eragindako egoera dela eta, izena eman behar da aurretiaz, formulario honen bitartez.

Egokitzat jotzen dituen ekarpenak egin ahal izango ditu edozein pertsona edo entitatek maiatzaren 14ra arte, idazki bat aurkeztuz herritarrei laguntzeko bulegoetakoren batean edo helbide elektroniko honetara bidaliz: hacienda@vitoria-gasteiz.org.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.