Idatziz Sortu! Errezitaldi poetiko gaztea: ilustrazio-proiekzioa eta zuzeneko musika (Haziak programa)

Noiz
Eguna: 2021/05/07, hasiera ordua: 18:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 19:15
Deskribapena

Gasteizko euskal idazle gazte talde batek elkarrekin sortutako literatura-ekoizpenak ikusaraztea, hori da, hain zuzen ere, errezitaldi honen helburu nagusia.

Gazte horiek euskararen, aniztasunaren eta feminismoaren aldeko idazketa sortzailea lantzeko ikastaro batean parte hartu zuten, eta bertan testu poetikoen bilduma bat sortu zuten. Elkarrekin sortutako testuak liburuxka hau bilakatu dira: Idatziz Sortu! elkarlanean aritutako hainbat pertsonen sorkuntzen bilduma".

Miren eta Itziar Uriarte Crespo buru dituen proiektu gazte hau (Gazte Hitzak kontakizun laburren lehiaketan sarituak) izan da Gazteria Zerbitzuak antolatutako "Haziak- idea gazteak" lehiaketaren proiektu irabazleetako bat.

Maiatzaren 7an, Goiuri jauregian, 18:00etan, Liburuxkaren aurkezpenerako ekitaldian, gazte sortzaileek euren esperientzia kontatuko dute eta bertaratzen direnen aurrean, beren konposizioen zatiak irakurriko dituzte. Errezitaldia bideratzeko, eta gazteen irakurketa laguntzeko ilustrazioak proiektatuko dira, eta zuzeneko musika entzungo da.

·        Jarduera:

Idatziz sortu Errezitaldia! Jende aurreko testu poetikoen irakurketa ilustrazioak proiektatuz eta zuzeneko musika eskainiz.

·        Data eta ordua: maiatzak 7, 18:00etan.

·        Hizkuntza: Euskera.

·        Adina: 12-95 urte.

·        Tokia: Goiuri jauregia.

·        Eserlekuak gordetzeko: idatzizsortu@gmail.com

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.