Eszenatoki berriak

2024ko abuztuaren 8an argitaratua

2024ko abuztuan Principal Antzokia obrengatik itxi ondoren, honako hauek izango dira ehun urteko antzoki honetan egiten ari ziren programazioak hartuko dituzten agertoki berriak:

Felix Petite Antzokia (Ibaiondoko gizarte etxea): helduen antzerkia, dantza, antzerkia familian, Umore Giroan Zikloa, musika, hezkuntza jarduerak,, publikoa eta talde artistikoaren arteko topaketak, bitartekaritza-jarduerak …

Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia (Hegoaldeko gizarte-etxea): Jim Aktual zikloa, Flamenko zikloa XXI. mendean, euskarazko ikuskizunak

Federico García Lorca Antzokia (Lakuako gizarte-etxea): Haurtxoen proiektua, egoitza artistikoak

Beñat Etxepare Antzokia (Iparraldeko gizarte etxea): ikastetxeekin haurrentzako antzerki proiektua

Europa Jauregia: Udal Musika Bandaren abonamendu kontzertuak

Jesus Guridi Musika Kontserbatoria(Beste leiho batean irekiko da): Euskadiko Orkestraren abonu-kontzertuak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.