Enplegurako prestakuntzarako E-learning programak – Enplegua eta prestakuntza

e-learning prestakuntza

Elearning Internet bidezko urrutiko prestakuntza mota da. Informazioaren teknologien erabilpenak eta beste elementu pedagogiko batzuek osatzen dute. Ikastaroetan zalantzak argitzeko eta ariketak zuzentzeko tutoretza dago.

Programak egiteko modalitateak

  • Interneten bidez. Internet-konexioa duen edozein ekipotatik, ordu murrizketarik gabe.
  • CETICeko autoprestakuntza gelan (Castro Urdiales kalea, 10, sotoa).

Elearning prestakuntza-plataformarako sarbidea(Beste leiho batean irekiko da)

Baldintzak

Lehentasuna izango dute Lanbide-n izena eman duten langabeak eta lanean daudenak, baldin eta eskatutako ikastaroa bere lan edo prestakuntza ibilbidearekin lotuta baldin badago. Araban erroldatuta egon behar da.

Zerbitzua erabiltzeko baldintzei buruzko informazio gehiago.

Izen-ematea

Elearning eskaintzaren eskuorria Imagen archivo pdf (*)

Online kontsultatzea eta izena ematea

Aurrez aurre: CETICen, Ignacio Ellacuría ikastegian, Herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko udal bulegoetan eta Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan

Informazio gehiago: 945 161 505 | formaciononlinecetic@vitoria-gasteiz.org.

(*) Eskuorrian, UPV/EHUko graduko ikasleei hautazko kredituak aitortzeko baliozko ikastaroak kontsulta daitezke (prozedura(Beste leiho batean irekiko da)).

OHARRA: Oro har, astelehen eta ostegunetan aurreko egunetan jasotako matrikulak izapidetzen dira. Ikastarorako sarrerak posta elektronikoz jasoko dira hurrengo egunean (plataformarako sarbidea, erabiltzailea eta pasahitza). Jaiegunetan edo itxiera-egunetan gertatzen badira, egunak aldatu ahal izango dira..

Izen-ematearen egoera kontsultatzea eta matrikula ordaintzea

Deskontua egiteko eskubidea dutenek edo matrikula ordaintzetik salbuetsitakoek ikastaroa hasi baino lehen egiaztatu beharko dute.

Online kontsultatzea

Baldintza teknikoak

Ikastaroak Interneten bidez egiteko honakoak izan behar dira ezinbestez:

  • Windows edo Macintosh plataformak (ikastaroaren zehaztapenen arabera).
  • Interneterako banda zabaleko sarbidea.
  • Ikastaroaren alde praktikoa egiteko softwarea.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.