Lurraldearen, Klimaren aldeko Ekintzaren, Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Arloa

Hirigintza Sailak, 21 Zabalgunea, Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak eta IGI erakunde autonomoak osatua.

Arduradun politikoa

  • Ana Oregi Bastarrika.

Kordinatzaile nagusia

  • Saray Zárate Férnandez de Landa.

Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren Saileko zinegotzi ordezkaria

Nekazaritza Eremuaren Zerbitzua - Ordezkaritza berezia
  • Miren Fernández de Landa Ruiz (EAJ-PNV).
Plangintzaren eta proiektuen Zerbitzua eta Ingurumenaren Kudeaketaren Zerbitzua - Ordezkaritza berezia
  • César Fernández de Landa (EAJ-PNV).

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotzi ordezkari

  • Raimundo Ruiz de Escudero Ezcurra (EAJ-PNV).
Besteren esku utzitako eskumenak (alkatearenak)
  • Udala ordezkatzea egungo Lurraldearen eta Klimaren Aldeko eta Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailetako zerbitzuen jardueretan -alkateari dagokion ordezkaritza nagusia gorabehera-, ekitaldi publikoetan nahiz beste instituzio, erakunde edo elkarteekiko hitzarmen edo harremanetan.
  • Dekretu eta jarraibideak ematea egungo Lurraldearen eta Klimaren Aldeko eta Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailetako zerbitzuen esparruan, baita egintza horien kontra bidezko diren errekurtsoak ebaztea ere, salbu eta lizentziei, kontratazioei eta gastuei dagozkienak eta zigortzeko ahalmena; izan ere, Tokiko Gobernu Batzarraren eskumenekoak dira horiek, eta, horrenbestez, hark eskuordetu beharko ditu, behar izanez gero.
  • Udal organo betearazleen erabakiak argitaratu, gauzatu eta bete daitezela agintzea, egungo Lurraldearen eta Klimaren Aldeko eta Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saileei dagozkionetan. Tokiko Gobernu Batzarrak esleitutako kontratuak sinatzea, egungo Ingurumenaren eta Osasun Publikoaren Sailari dagozkionetan.
  • Ordainketa-aginduak ematea eta ordainketak gauzatzea edozein bide baliatua, eta kontaketa-agiriak izenpetzea.
Besteren esku utzitako eskumenak (Gobernu Batzarrarenak)
  • Lizentziak ematea.
  • Obrak, zerbitzuak, hornikuntzak, obretako esleipenak, zerbitzu publikoen kudeaketa lanak eta bestelako administrazio-kontratuak kontratatzea, 60.000 euroraino.
  • Aurreko b) letran azaldutako gastuen betebeharrak baimentzea, erabiltzea eta aitortzea.
  • Tokiko Gobernu Batzarrak obren, zerbitzuen, hornikuntzen, eta bestelako administrazio-kontratuen gaineko kontratazioak esleitu ondoren, baimena ematen zaio dagokion gobernu-arloko zinegotzi ordezkariari obra-egiaztagiriak (azken egiaztagiria barne) onartu ahal ditzan.
  • Zigortzeko ahalmenaz baliatzea.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.