Alkatetzaren, Kirol eta Osasunaren, Ogasunaren eta Giza Baliabideen Arloa

Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen, Kirola eta Osasunaren, Ogasunaren eta Giza Baliabideen Sailak osatua.

Arduradun politikoa

  • Iñaki Gurtubai Artetxe.

Koordinatzaile nagusia

  • Jonatan Moreno Carranza.

Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saileko zinegotzi ordezkari

Euskara Zerbitzua - Ordezkaritza berezia
  • Iñaki Gurtubai Artetxe (EAJ-PNV).
Udalbatzaren bulegoa - Ordezkaritza berezia
  • Iñaki Gurtubai Artetxe (EAJ-PNV).
Gazteria Zerbitzua - Ordezkaritza berezia
  • Miren Fernández de Landa Ruiz (EAJ-PNV).
Berdintasun Zerbitzua - Ordezkaritza berezia
  • Miren Fernández de Landa Ruiz (EAJ-PNV).
Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua - Ordezkaritza berezia
  • Miren Fernández de Landa Ruiz (EAJ-PNV).

Kirola eta Osasunaren Saileko zinegotzi ordezkari

  • Livia Claudia López Gutiérrez (EAJ-PNV).

Ogasun Saileko zinegotzi ordezkari

  • Iñaki Gurtubai Artetxe (EAJ-PNV).

Giza Baliabideen Saileko zinegotzi ordezkari

  • Iñaki Gurtubai Artetxe (EAJ-PNV).
Besteren esku utzitako eskumenak (alkatearenak)

a) Udala ordezkatzea egungo honako zerbitzu hauen jardueretan: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen, Kirola eta Osasunaren, Ogasunaren, Giza Baliabideen Sailak, eta Euskararen, Gazteria eta Bizikidetza eta Aniztasunarako zerbitzuak, -alkateari dagokion ordezkaritza nagusia gorabehera-, ekitaldi publikoetan nahiz beste instituzio, erakunde edo elkarteekiko hitzarmen edo harremanetan.

b) Dekretu edo jarraibideak ematea egungo honako zerbitzu eta sail hauetan: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen, Kirola eta Osasunaren, Ogasunaren, Giza Baliabideen Sailak, eta Euskararen, Gazteria eta Bizikidetza eta Aniztasunarako zerbitzuak; baita egintza horien kontra egoki ikusten diren errekurtsoak ebaztea ere, lizentzia, kontratazio eta gastuei dagozkienak eta zigortzeko ahalmena izan ezik; izan ere, Tokiko Gobernu Batzarraren eskumena dira horiek eta ondorioz, kasua denean, berak eskuordetu beharko ditu.

c) Udal organo betearazleen erabakiak argitaratu, gauzatu eta bete daitezela agintzea, egungo honako zerbitzu eta sail hauei dagozkienetan: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen, Kirola eta Osasunaren, Ogasunaren, Giza Baliabideen Sailak, eta Euskararen, Gazteria eta Bizikidetza eta Aniztasunarako zerbitzuak. Tokiko Gobernu Batzarrak esleitutako kontratuak sinatzea, aipatutako sailei eta zerbitzuei dagozkienetan.

d) Ordainketa-aginduak ematea eta ordainketak gauzatzea edozein bide baliatua, eta kontaketa-agiriak izenpetzea.

Besteren esku utzitako eskumenak (Gobernu Batzarrarenak)
  • Lizentziak ematea.
  • Obrak, zerbitzuak, hornikuntzak, obretako esleipenak, zerbitzu publikoen kudeaketa lanak eta bestelako administrazio-kontratuak kontratatzea, 60.000 euroraino.
  • Aurreko b) letran azaldutako gastuen betebeharrak baimentzea, erabiltzea eta aitortzea.
  • Tokiko Gobernu Batzarrak obren, zerbitzuen, hornikuntzen, eta bestelako administrazio-kontratuen gaineko kontratazioak esleitu ondoren, baimena ematen zaio dagokion gobernu-arloko zinegotzi ordezkariari obra-egiaztagiriak (azken egiaztagiria barne) onartu ahal ditzan.
  • Zigortzeko ahalmenaz baliatzea.
Ogasun Sailaren esku utzitako eskumenak (Gobernu Batzarrarenak)
  • Ondoko gastuetatik sortutako betebeharrak baimendu, erabili nahiz agintzea: langileen ordainsariak; gizarte segurantzako kuotak; erretiroak eta pentsioak; zinegotzien ordainsari, konpentsazio eta dietak, onetsitako kredituen arabera; kontribuzio eta zergak; betebeharren kopurua eta munta berariaz zehaztuta duten kontratuetatik sortutakoak; alokairuak; udal zerbitzuetarako erregaiak erostea.
  • Mailegu eragiketek sortutako interes eta amortizazioen ordainketa baimentzea.
  • Udalaren diru-sarrerei dagokienez: diru-sarrerak formalizatzea dakartzaten dokumentuak baimentzea; errolda fiskalak onestea; zergak, tasak eta kanonak likidatzea; zerga zein zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrerekin zerikusia duten ordainketak zatitu eta atzeratzea; abalak exekutatzea; zorpekoen ziurtagiriak ematea; atzera egiteengatik, deuseztatzeengatik, ordainezintasunengatik, kobraezinengatik edo antzeko arrazoiengatik onartutako eskubideen baja ematea; zerga zein zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrerekin zerikusia duten erreklamazio zein errekurtsoak ebaztea, izaera orokorreko xedapenak izan ezik.
Giza Baliabideen Sailaren esku utzitako eskumenak (Gobernu Batzarrarenak)
  • Zuzendariak izendatzea eta kargutik kentzea.
  • Administrazio egoerak aitortzea.
  • Erretiroa aitortzea.
  • Lizentziak eta baimenak ematea.
  • Aurretik egindako zerbitzuak eta maila pertsonala aitortzea.
  • Zerbitzu eginkizunetan atxikitzea, norberaren lanpostuarenak ez diren zereginak esleitu behar ez badira.
  • Zerbitzu aktibora itzultzea onartzea.
  • Zerbitzuagatiko kalte-ordainak ordaintzea.
  • Gizarte funtseko laguntzak eta ikasteko bekar ordaintzea.
  • Lanpostu berrietara atxikitzea eta lanpostuak berriro banatzea.
  • Diziplina dosierren zuzemenak, funtzionarioa zerbitzutik bereiztea eta lan kontratupeko langileak botatzea izan ezik.
  • Zerbitzuagatiko dietak eta arrazoitu daitezkeen bestelako gastuak ordaintzea.
  • Aldi baterako kontratazioetan ematen diren erreklamazioak ebaztea.
  • Hartzekoen murrizketa proportzionala onartzea.
  • Egutegiak onartzea.
  • Lan eskaintza publikoaren eta lanpostu hornikuntzarako deialdirako oinarriak onartzea.
  • Haren eskumenen barruan egindakoen kontra aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoak zein gora jotzekoak ebaztea.
  • Lanpostu trukeak onartzea.
  • Ordu-ordainak onartzea.
  • Epaiak betetzea.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.